1.-Haur Literatura

Zer da haur literatura?

"Haur eta gazte literatura termino hori berria da (duela mende eta erdi edo, sortua) eta gutxi izan dira arlo horretan eginiko ikerketak.

Definizio bat lortzen saiatu badira ere, azkenean denek jo izan dute hartzailearen ezaugarrietara; hots, haurrak eta gazteak direla literatur mota hau definitzen dutenak, hartzaileak.

Kontzeptua zehazterakoan hartzailea zein den eta nolakoa den kontutan izan beharko dugu baita ere zein jarrera eta ezaugarri dituen.

Haur eta gazte literatura ez da haurrek edo gazteek irakurtzen, ulertzen eta disfrutatzen duten literatura; helduek ere irakur, uler eta goza dezaketena baizik.

Beraz, helduen literaturan erabilitako irizpide berberak erabil daitezke hauetan ere, baina horretaz gain beste zerbait ere har daiteke aintzakotzat: ulermena (eta ez bakarrik hizkuntz irizpideekin, baita kultur esperientziaren, jakituriaren, edota gure espektatiben arabera ere).

Haurra zein gaztea garatze prozesu batean guztiz sarturik dagoen gizakia da, etengabeko aldaketan, eta ezaugarri hauek zaildu egiten dute haur eta gazte literaturaren kontzeptua zehaztea, beraien definizioa zaila den neurrian." (Haur eta gazte literaturaren kontzeptuaz)

Irudiak, sinboloak eta hitzak; gorputza, erritmoa, musika. Haurrak eta gazteak mundua ulertzeko modu bat.

Literaturara hurbiltzeko proposaturiko ibilbidea:

    • Kantuekin eta ipuin objektuekin hurbilduko gara lehen etapara.(Bularretik Mintzora)

    • Ondoren, irudizko nahiz album ilustratuekin helduko gatzaizkio mutikoari.

    • Bitarte horretan herri ipuinak , ahoz kontatzen direnak ez ditugu ahaztuko.

  • Eta hortik aurrera ipuinak, modernoak gehienetan, irakurtzen hasiko da umea nerabe bihurtu arte eta eleberri motzari heldu arte.

Aurreko ibilbidea aurrera eramateko beharrezkoa da haurrekin komunikazio egokia izatea. Horretan, Pello Añorga aditu handia da. 2015eko Urtarrilaren 15an Gasteizko Irakasle Eskolan egindako hitzaldian, argi utzi zituen haurrekin komunikazio egokia

lotzeko klabeak. Bularretik Mintzora proiektuaren inguruan bideratu zuen hitzaldia.

1.-Presentzia: Bitartekaririk gabe komunikatzen jakitea da. Haurrak begiratu ez ikusi; Haurrak aditu ez entzun. Izan ere, kontatzea komunikatzea da eta horretarako ondo kontatzen jakin behar dugu, estrategia ezberdinak erabiliz. Adimen espirituala lortu behar da, hau da, enpatia izatea, entzuten jakitea, egoten ikastea... Begiak+belarria= hitzak aurkitu.

2.-Konfiantza: HHn “Hitzak ukitu”,“Bularretatik Mintzora” kontatu behar dira ipuinak, hau da, ukimenaren, masaiaren, errimaren eta errepikapenaren bitartez egin behar da. Ukimenaren bitartez haurra kokatu eta agian hunkitu egin dezakegu baina beti ere, gure helburua babesgunea sortzea izan behar da haurraren eta gure artean konplizitatea garatu eta guregan konfiantza har dezaten eta jakinmina senti dezaten, eskolara joateko nahia. Kuriositatea sortu, horrela haur kreatzaileak sortuko dira. Segurtasun espazioa bermatu, errepikapenen bidez.

3.-Sinistea: “Sinisten duzun hori kontatu”. Gauzak gustoko ditugulako eta disfrutatzen dugulako egin behar ditugu ez bakarrik haurrentzako erabilgarriak direlako. Hori dela eta, gustukoa ez bada alboratu haurrek nabaritzen baitute gure ipuinarekiko sentsazioa. Honekin afektibitatea eta enpatia lortzen dira. Saiakera asko egin behar dira, behin eta berriz egindakoa errepikatuz ondo egin arte.

Bestelako ideiak

  • Komunikazioa sustatzea berebizikoa da: Momentu egokia aurkituz, haurren beharrak antzemanez komunikazioa emateko giro eta une aproposak bilatu behar dira.Oso astoratuak badaude ez daude prest ipuin bat kontatzeko.

  • Lehenengo kontuak: kantuak dira; gure txikitako kantak, ikastolako kantak eta familia, inguruko kantak. Abestu behar dizkiegun lehenengo kantetan bokalekin jolastu behar dugu: u-o bokalak (lo egiteko, isiltasuna bermatzen dute), a-i bokalak (esnatzeko balio dute)

  • Ipuinak kontatzeko baliabideak: kantak, hitzak markatu(enfatizatu), dramatizazio, isiluneak egin, errimak sortu, hitz jokoak, emozioekin jolastu, gorputza mugitu, keinu bidez dramatizatu, aurpegia erabili, abestien bidez jarraipena eman, harraren parte hartzea sustatu, ahots desberdinak erabili, ondo ahoskatu, modulatu, entonatu, umorea landu, hizkuntz desberdinak, onomatopeyak erabili (18 hilabete), liburua girotzeko erabili, abiadura eta tonua zaindu, errepikapenak…

Objektu liburuak

Soinu liburuak

Testurik gabeko ipuinak dira, portadan zulo bat izan ohi dute eta bertatik panpin bat atera ohi da. Kontakizun oso laburrak egiteko erabiltzen dira lehenengo urteetan.Izenak ikasteko eta galderak egiteko

Testuak oso pisu gutxi izaten du, helburua haurrak eraludiko batean pixkanaka literaturara hurbiltzea da. Onomatopeyak, animalien izenak, objektuen soinuak, garraiobideen soinuak...

Masai kontakizunak

Ukimenak lagundu egiten dio kontakizunari. Ulermena erraztea eta kontakizunean inplikatzea dakar kontakizun mota honek. Haurra magalean/ etzanda ipuina haurraren burua edota bizkarra ukituz kontatu. Adibidez, bizkarrean " casa un huevo e ntu cabeza, cae la yemita, suben las hormiguitas..." Gorputza metafora bat da ,esploratzeko espazioa.

Ipuinak

Dagoeneko aurreko hiru kontakizun motak landu eta gero haurrak gaitasuna daukate ohiko ipuinak ulertzeko. Hauek hautatzerakoan haurren ezagutzak eta interesak hartu behar dira kontuan. Haurrak txikiak direnean, ipuinak bakarka kontatu. Ipuinak kontatzerakoan, haurren izenak esatean baditugu haurrek ipuinen parte direla sentituko dira