Hizlari profesionalak

Ahozko diskurtsoaren garrantziaz ohartzeko, bi hizlari profesionalen hitzaldiak ikusteko aukera izan genuen. Alde batetik, bideo baten bidez, Andoni Egaña bertsolaria eta idazlea eta bestaldetik, aurrez aurre Uxue Alberdi bertsolaria eta idazlea ere. Hemen duzue, Andonik eta Uxuek hitzaldietan adierazitako ideiak.

ANDONI EGAÑA

Jendaurren hitz egin behar dugunean, beldurrak alde batera utzi behar ditugu eta gure ahalmenetan sinistu. Jendaurrean egitea lasaitasun motiboa izan behar da, izan ere, gure burua defendatu dezakegu.

Ahozkotasunak gero eta garrantzi handiago du baina, trebetasuna geroz eta garrantzi gutxiago, eskolak mutuz hezitzen gaituenez, ikasle pasibo eta ez komunikatzaileak sortzen ditu.

Hizkuntza, dakiguna azaltzeko eta ez dakiguna ondo ezkutatzeko erabiltzen da. Beraz, hizkuntza diskurtsoa eta jario ezberdindu behar dira. Diskurtsoa, helburua daukan edozein hizkuntza ekintza da. Jarioa aldiz, hiztun batek hizkuntza desberdinetan hitz egiteko duen gaitasuna da. Jarioatik diskurtsora pasa behar gara. Diskurtso on bat izateko, preokupatu eta okupatu behar gara, hau da, diskurtsoa egituratu, bakoitzaren helburua eta xede taldea zein den kontuan hartuz.

Nola egin aurre diskurtso bati? Metodoa:

1.-Inventio: Zer esan? (Inventio orria-non gauza guztiak apuntatuko ditugu.bilatu topikoa(iritzi berdina) eta bektoreak (iritzi desberdinak)

2.-Dispositio: Ze ordenatan esango dut? (atentzioa lortzeko eta eraginkorra izateko)

3.-Elocutio: Nola esan bitxi, bakan, berezi? (*Kalkulu erretorikoa: zerekin inpaktatu xede taldea!. Hasiera->bukaera. Hizkuntza arruntetik (zero gradutuik)->konplexura (aratago) pasatzea

4.-Memoria: Nola hartu gogoan? (Geroz eta gehiago landu hobeto. "Kantuz ikasi")

5.-Actio: Nola exekutatu? (Ahotsa:entonazioa-abiadura-osentasuna-tonua. Isilaldiak:distantziak neurtzen dute)

Hizkuntzaz kanpoko elementuetaz kontziente izan behar gara. Esate baterako, eskuen mugimendua gaizki egiten ari garela pentsatzen badugu orduan gaizki egiten dugu. Jendarrean hitz egitean umiltasunez joan eta takoi mentalak erabili behar baditugu erabiliko ditugu, hau da, zuen aurrean hitz egingo dut baina nire beldurrak nik kudeatuko ditut, nigan autokonfiantza dudalako eta prestatua nagoelako. Urduritasuna kontrolatzeko, protokoloak erabiltzea komenigarria da, hau da, errutinak, segurtasuna ematen baitute.

UXUE ALBERDI

Jendaurrean hitz egin behar dugunean, erregistroa erregulatu behar dugu, hau da, norentzat ari gara. Kodea ezartzea garrantzitsua da ere, nola/non kokatzen gara solaskideekiko.

Erretorikaren 5 urratsak:

1.-Inventio: Zer kontatu nahi duzun jakitea.

2.-Dispositio: Diskurtso antolatu.

3.-Elocutio: Kontatzeko teknika menperatzea, estiloa.

4.-Memoria: Irudimena eta memoria lantzea (ezin da aldi berean sortu eta gogoratu)

5.-Actio: Ahotsaren modulazioa, bolumnea, erritmoa. Hitzaz gaindiko alderdiak: jarrera (gertutasuna...)

Zenbait gako emozional:

  • Kontatzeko gogoa/ premia izatea.

  • Ahalduntzea (prozesu bat da)

  • Aurrez egun dezakezun lana egitea.

  • Inguruaren ezagutza, enpatia, termometroa (momenturo zer ari da gertatzen)

  • Inguruaren onarpena eta ez onarpena kudeatzea.

  • Hanka sartu behar da: okerrago da hanka sartzearen beldurra izatea hanka sartu baino.

  • Beldurrak kudeatzea: indetifikatu etak okatu.

  • Euforia kudeaketa.

  • Antizipazioaren arriskuak: orain eta hemen egotea

Nondik jardun

  • Burutik (intelektoa, logika...)

  • Bihotzetik (ahultasunetik, emoziotik...)

  • Erraietatik (gure biziraupenarekin eta oinarrizko beharrekin zerikusia: bizitza/heriotza; gosea;amorrua...)

Hirurak modu egokian konbinatzea hoberena izango zen, baina norbera batean bestean baino erosoago sentitu ohi da normalean eta hori erabiliko du.

Zergatik funtzionatzen du jardunak?

  • Kodea ezaguna

  • Testuingurua

  • Teknika (elocutio)

  • Dispositio egokia

  • Gaurkotasunaren erabilera

  • Estereotipoen erabilera

  • Komikotasuna

  • Jolasa: barregarri geratzeari beldurrik ez

  • Publikoarekin interakzioa

  • Aurreko erreferentziak erreskatatzea

  • Lehia faltsua; jolasa

  • Gorputz- adierazpena (actio)