6.-Jendaurrean hizlari

Idatzizko diskurtsoa garrantzitsua bada, ahozko diskurtsoa are gehiago. Izan ere, ondo komunikatzen jakitea garrantzitsua da, gizakion bizitzan, sozalizazioan pertsonarteko harremanetan, harreman ekonomikoetan eta harreman profesionaletan beharrezkoa dugulako.

Ahozko komunikazioan eta batez ere, jendaurrean hitz egin behar dugunean, argi izan behar dugu gure xedea zein den eta hortik aurrera gure diskurtsoa eraikitzen hasiko gara. Horretarako gure diskurtsoan kontuan hartu behar ditugu lau gauza hauek: (Antonio Briz, 2008.¿Qué es saber hablar? Saber hablar)

  • Inventio: Ezer baino lehenago oso argi izan behar da ekintza komunikatiboak zer helburu duen eta zer ideia garatuko diren.

  • Dispositio: Ideia horiek oso modu egokian ordenatu behar dira.

  • Elocutio: Adierazpenak argia izan behar du, zuzena eta egokia. Hiztunak argitasuna, zehaztasuna eta zuzentasuna beharditu hitzaldian.

  • Memoria: Diskurtsoa ez ahazteko estrategiak bilatu

  • Aktio: Gorputzaren adierazpena. Komunikazioan harremanak egin eta mantentzea, norberaren irudia eta gurekin ari direnena zaintzea.

Hortaz aparte, denbora kalkulatua izan behar da, hau da, diskurtso bat gehiegizko iraupena izan behar du. Eta hartzailea, diskurtso osoan zehar kontrolatuta izan behar dugu, interesa eta ulermena ziurtatzeko.