Tatuajeak ez dira atzo goizekoak…

   1. Irakurri testua.

Nahiz eta jendeak uste duen tatuajeak gaur egungo moda bat direla, hori ez da horrela, nahiko nahastuta gaude. Eurasiako praktika zahar bat da; izan ere, lehenengoak orain dela 7.000 urte inguru azaldu ziren momia batzuen gorpuetan. Kulturaren arabera, tatuajeak egiteko erak desberdinak dira; esaterako, batzuk azala zauritu eta odolez egiten dira;  beste batzuk, aldiz, tintaz.

Europarrei dagokienez, 1770. urtera arte ez zituzten tatuajeak ezagutu. Edonola ere, tatuaje hitza ingelesezko tatoo hitzetik dator eta hori tatau hitzetik, "kolpekatu"  edo "markatu" esanahia  duena.    

Gaur egun, jende askok dauka tatuajeren bat edo beste, eta hainbat xede izan ditzakete: zerbaitekin edo norbaitekin identifikatzea, norberaren erlijioa erakustea... Eta, nola ez, haien ustez oso politak dira. Animalia batzuk ere tatuatuak izaten dira, baina hori, gehienetan, identifikatzeko izaten da.

Tatuajeen iraupena dela eta, komeni da esatea zenbait tatuaje bizitza osorako direla, baina, orain dela gutxi, modan jarri da epe luzerako egitea, baina ez betiko. Epe hori bukatutakoan, tatuajea desagertzen hasten da. Bizitza osorako egiten zirenak ere gaur egun ezaba daitezke laserra erabiliz.

Azkenaldi honetan pertsona askok eramaten dituen arren, horien aurka dagoen jendea ere badago. Haien esanetan, txarrak dira azalerako. Dena den, antza denez, toki garbi eta fidagarri batean eginez gero, ez dago inongo arriskurik.

Amaitzeko, argazki hauetan ikus dezakezuen bezala, edozein marrazki egin daiteke. Zer deritzozue? Zuek badaramazue bakarren bat?

                                            Iturria: http://euskaljakintza.com/tatuajeak-ez-dira-atzo-goizekoak/#sthash.42G7lxW3.dpuf  (moldatua)

   2. Esan, testuaren arabera, baieztapen hauek egia ala gezurra diren.