Lehengo egunean, mendira zindoazela, Durangorako trenean urontzia ahaztu zitzaizun. Azaldu tren-geltokiko buruari nolakoa zen.
1. TEORIA
Objektuak ondo deskribatzeko honako puntu hauek kontuan hartu behar dira:
Ø ZER DA: tresna, makina, aparatua, jostailu, lanabesa...
Ø NOLAKOA DA:
FORMA: luzanga, biribila, karratua, fina, estua...
TAMAINA: handia, txikia, erraldoia, zabala, luzea...
PISUA: astuna, arina, luma bezalakoa, pisutsua...
KOLOREA: gorria, distiratsua, zurixka, nabarra...
EGITURA: latza, leuna, laua, zimurtua, atsegina…
ZAPOREA, USAINA…
Ø ATALAK: goikoa, behekoa, kirten luzea, estalkia…
Ø ERABILERA: ordua jakiteko, margotzeko, idazteko, ondo ikusteko…
Ø …
2. ARIKETA: deskribatu urontzia.