Alegien ikaslizunak

1 Irakurri arretaz alegi hauek.

2 Egin ariketa: aurkitu alegi bakoitzaren ikaskizuna.

    

U

rmael batean bi igel bizi ziren. Bero handia egin zuen egun batean, urmaela lehortu egin zen. Batera eta bestera hasi ziren saltoka, bizileku berri baten bila. Halako batean, putzu handi eta sakon bat ikusi zuten eta igeletako batek, asko pentsatu gabe, hara salto egitea proposatu zion besteari. Hark, ordea, han ere ura lehortzen bazen atera ezinik geratuko zirela erantzun zion, sakonegia zelako.

 Lehoi zahar batek ezin zuen janaria indarrez eskuratu, eta burua erabiltzea erabaki zuen. Haitzulo batean sartu, eta gaixoaren plantak egiten zituen; horrela, bisitatzera hurbiltzen zitzaizkion animaliak jaten zituen. Azeria, ordea, trikimailuaz ohartu egin zen eta haitzuloaren sarreratik, barrurago joan gabe, ea zer moduz zegoen galdetu zion. “Gaizki!”, erantzun zion lehoiak, eta zergatik ez zen barrura sartzen galdetu. Azeriak hau erantzun zion: “hanka-arrastoa dagoelako barrura bidean, baina bat ere ez kanpora irteten denik”.

Dortoka eta erbia eztabaidan ari ziren nor ote zen bizkorragoa. Eta, hori erabakitzeko, lasterketa egitea erabaki zuten. Erbia, berez hain bizkorra izanik, ez zen batere kezkatu; beraz, bide-bazterrean etzan, eta lokartu egin zen. Dortokak, oso geldoa zela jakinik, etengabe lasterka jarraitu zuen, lo zegoen erbiari aurrea hartu eta saria irabazi zuen.  .

Azeri goseti batek mahats mordoa ikusi zuen parratik zintzilika, eta haiek hartu nahi zituen, baina ezin zuen. Orduan, alde egin eta esan zuen bere artean: “Heldu gabe daude”.