Proposamenak:
Kontatu zure biografia.
Kontatu txikitan bizi izan zenuen pasadizo barregarria, izugarria…
Idatzi gidoi bat eta egin komikia.
Gidoiaren adibide bat:
Gazte batek etxeko leihotik ikusten du gustatzen zaion neska. Neska parkeko banku batean eserita dago. Mutila bere logelara doa, eta arropa aldatzen du. Leihora hurbiltzen da; hor jarraitzen du neskak. Mutila komunera doa, orraztu, urrindatu... gauza guztiak arin-arin egiten ditu. Leihora hurbiltzen da; hor dago neska zoragarria. Mutila, amari oparitutako lore sorta hartuta, kalera doa. Neska bankuan dago, barrez, ikasgelako mutil guapo batekin. Neskak ikusten du mutila eta galdetzen dio nora doan hain dotore eta lore polit horiekin. Mutilak, gorri-gorri eta guztiz lotsatuta, erantzuten dio amaren urtebetzea dela.
4. Asmatu komikia.
narrazioa
Garatu ideia.
Idatzi gidoi laburra.
binetak
Zehaztu zenbat bineta: bineta bakarra, orrialde bat, bi orrialde…
Aukeratu agerlekuak: kalean, barrualdean, altzariak, objektuak…
Pertsonaiak: gazteak, umeak, gaiztoak, zaharrak…
Keinuak, jarrerak…
puxikak
Idatzi elkarrizketak,
pentsamenduak,
onomatopeiak…