Kontu-kontari

    

    Bazen behin...

    Narrazioa  denbora-tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa da. Erreala edo fikziozkoa izan daiteke; adibidez, biografia edo ipuina.

    Narrazioaren egitura honako hau izaten da:

        Ø  Hasiera: hasierako egoera orekatu bat aurkezten da, baita pertsonaiak eta lekua ere.               

        Ø  Korapiloa: hasierako egoera hori aldatuko duten ekintzak azaltzen dira.

        Ø  Amaiera: ekintza horiei konponbidea emango dien egoera bat ematen da.

    Denborazko lokailuek garrantzi handia dute:

        Ø  Behin, txikitan, lehengo egunean, orduan, bat-batean, azkenean, gaur egun…

    Narrazio-testuak honako hauek dira:

        Ø  Biografia, autobiografia, komikia, pasadizoa…

        Ø  Ipuina, eleberria, kondaira, txistea, filma…