Irakurri, eta idatzi alegiaren ikaskizuna.
Belea eta azeria
Behin, bele batek gazta bat ostu zuen leiho batetik, eta arbola gainera eraman zuen. Azeriak ikusi zuen, eta adurra zerion gazta jan nahian. Zerbait ateratzeko asmoz, honela esan zion: —O, hegazti ederra!, zuk ez duzu parekorik, zure belztasunak distira egiten du. Zenbat eta zaharrago, hainbat eta ederrago. Beste txori soinulariak bezalakoa bazina, birigarroak beste abestuko bazenu, guztiak garaituko zenituzke.
Beleak, harroturik, hark ere birigarroak adina soinu egiten bazekiela erakusteko, ireki zuen mokoa kantatzeko asmoz. Hara non, gazta erori zitzaiola lurrera. Ozta jo zuen gaztak lurra, azeriak harrapatu zuen, eta bere leizera eraman zuen .
Beleak azeriari bere gazta eskatu zion, baina hark, arinka zihoala, horrela erantzun zion:
—Ez da astoentzat eztia, ez eta tontoentzat gazta ere.
Ikaskizuna: