Objektu galduak

1.  Irakurri testua eta  izenburua.   
2.  Eztabaidatu.

Udaltzaingoaren etxean objektu galduen bulegoa dago kaletik aurkitzen den guztia biltzeko

Autobusetan, tabernetan, edozein lekutan (batez ere, festetan), jendea ez da konturatzen bidean zenbait gauza utzita joaten dela: aterkiak, arropa, betaurrekoak…  Objektu horiek dira maiz ahazten direnak, baina objektu garestiagoak eta bitxiagoak ere galtzen dira: sakelako telefonoak, bitxiak edo hortzordeak...  

Aurkitutako gaiak objektu galduen bulegoetan biltzen dira.

Galdutako objektuak berreskuratzeko, zenbait argibide eman behar dituzte jabeek: galeraren uneari eta lekuari buruzkoak, fakturak edo jabea bitxiarekin agertzen den argazkiren bat; baina, batez ere, objektuaren deskribapen zehatza egin behar dute.

Bi urtean objektu horren legezko jabea agertzen ez bada eta objektua baliozkoa bada, aurkitu duenak aukera izango du horren jabe egiteko; gauza bera egiten da balio txikiagoa duten gaiekin (arropa, aterkiak…), baina, bi hilabeteko berreskuratze-epearekin. Sakelako telefonoak zuzenean birziklatzera eramaten dira bi hilabete pasatuta.


    3.000 euro itzuliko dizkiote kalean 

        aurkitu zituen gasteiztar bati

              AGENTZIAK | ERREDAKZIOA  2015/10/05

        Herritar honek Gasteizko objektu galduen bulegoan entregatu zuen dirua, baina, inork ez duenez erreklamazioa egin epe legalean, hark egin du eskaera.

      Ahoz egiteko:

  • Zer egingo zenuke diru-zorro bat aurkituko bazenu?
  • Zerbait aurkitu duzu noizbait? Zer aurkitu duzu? Zer egin duzu horrekin?
  • Zerbait galdu al duzu? Zure senide edo ezagun batek objekturen bat galdu al du?
  •  ...
Comments