Hemendik aurrera bi modutan joka daiteke. Era batean, osagai elektrikoak egurrean lotu edo itsaten dira eta gero euren arteko konexioak kableen bidez egiten dira. Beste erara eginez gero, alderantziz jokatu behar da, hau da lehengo osagai elektrikoen arteko konexioak egiten dira eta gero egurrera lotzen dira. Bertan bi modu hauek nahasturik ikusiko dituzue. Ikasleen artean lana banatzerako orduan, hobeagoa izan daiteke bigarren modua.
Maniobra elementuak ondo lotzeko 8ko giltza erabili da.
Denak jarrita daudenean, azpikaldetik lan egingo denez, komenigarria da osagai bakoitza zein gelako den identifikatzea, zirkuituak muntatzerakoan (lehenengo erara egiten bada batez ere) nahasketarik suerta ez daitezen.