Lehenengo fasea eraikina egitea da. Hemen, gairik garrantzitsuenak MARRAZKETA eta MATERIALAK izango lirateke.
Marrazketan bistak, eskalak eta akotazioa klasean landuko dira, helburua etxe baten planoa marraztea da eta eraikitzeko behar diren zirriborroak egitea. Materialetan, "eraikuntza materialak" gaia landuko da, eraikuntza batean parte hartzen duten material desberdinak zeintzuk dira, nola lortzen diren eta zein den euren erabilpena aztertuko da. Egiturak eta Erremintak gaiak proiektuaren eraikuntzan ager daitezkeen arazoei aurre egiteko baliabideak azalduko dira.
Eraikinak bete behar duen ezaugarri garrantzitsuenetarikoa desmuntagarria izatea da. Hau da, 2. ebaluazioan instalazio elektrikoa egin behar denean, arazo barik, paretak kendu eta etxe barruan lan egiteko aukera izan behar du.
Fase honetan eraikuntza zati hauetan banatzen da:
Fase honetan lagungarri izan daitezkeen estekak:
Ikasleek eraikitako proiektua:
MAQUETMANIA: Hemen egingo dugunarekin antz handia du. Ideiak hartzeko aproposa. Bi bideo dira.
Maketa etxeei buruz eginiko bideo zerrenda: http://www.youtube.com/playlist?list=PL68AD54889307D415
Liburua: