Zuloak egiteko, zulagailua eta barautsak erabiliko ditugu. Zenbatekoa izan behar den barautsa jakiteko kalibrea erabiliko da. Kalibrearen erabileraren gaineko estekak: ESTEKA BILDUMA
Manibra elementuendako 6-6,5ko barautsa erabiliko da eta lanpara-euskarriendako 10-11 bitartekoa. Zuloak egingo diren okumenezko egurraren azpian, beste egur zati bat jartzea komeni da zuloa ahalik eta garbien ateratzeko. Ez ahaztu betarrekoak erabiltzea segurtasun neurri modura.
Hurrengo bideoan zulaketa eta barautsaren aldaketa nola egiten den azaltzen da: