Paretak muntatu eta gero, oinarrian jarri behar dira, baina kontutan izan behar dugu estruktura hau desmuntagarria izan behar duela, aurrerago instalazio elektrikoa egiteko.
Oinarriaren gainean eta dagokion tokian jarriko ditugu paretak. Aurreko pausuan, ITSATSI-n, erabili ditugun listoiek oinarria ikutzen duten puntuetan markak egingo dira arkatzez. Marka horietan zuloa egingoda da, listoiaren neurrikoa (5x10mm.). Etxearen paretak bertan lotuak geratuko dira. Aldi berean, behar edo nahi dugunean etxeko paretak zuloetatik atera eta desmuntatuko dira.
Zuloak egiteko zutabedun-zulagailua erabili dugu. Zulatzeko puntuen kokaguneak zutabedun-zulagailua erabiltzea eragozten badigu, esku-zulagailua erabiliko dugu. Esku-zulagailua erabiltzerakoan, irudian agertzen den bezala, sargentak erabiliko ditugu oinarria mahaira lotzeko, eta hau ez zulatua izateko beste egur bat babes modura jarriko dugu bien artean. Erabili behar den barautsa listoiaren nerriak baldintzatzen du. Guk Ø6ko barautsarekin egin ditugu zuloak.
Listoiaren forma lauki zuzena denez, zulagiluarekin bi edo hiru zulo egingo ditugu, beti ere, laukizuzeneko mugetatik atera gabe.
Lima txikiak erabiliko ditugu zuloari forma egokia emateko, eta neurriko listoi batekin frogak egingo ditugu ondo sartu harte.
Zulo guztiak egin direnean, paretek osatzen duten egitura oinarrian jartzen dugu.
Falta diren barneko paretak jartzen ditugu. Garajea eta etxebizitza banatzen dituena alde batetik, eta sukaldea eta logela banatzen dituena bestetik (KARTOIZKOA).
Etxeko horma guztiak eginak eta egitura osoa oinarriari lotuta. Tapa bat egingo diogu hurrengo pausuan: ESTALKIA