Eraikuntza, maila desberdinetan apaindu daiteke. Hori denboraren arabera izango eta atzeratuta dauden taldeei denbora ematearren aurrertuta doazen taldeek egin ditzazketen lanak dira. Lan hauen ondorioz proiektuaren itxura asko hobetzen da horregatik merezi du zati honi behar duen garrantzia ematea. Hemen aurkezten den eraikuntza prozesuan ez diogu denbora gehiegi eman alderdi honi, baina kontutan hartzeko alderdi bat izan beharko litzateke. Egiten ditugun proposamenak hauek dira:
Oinarrian jartzen den fotokopia txuri-beltzezkoa bada margotzea edo kolorez inprimatzea. Kontutan izan DIN A3 izango dela.
Altzairuak eraikitzea.
Ateak eta leihoak egitea.
Paretak apaintzea.
Belar, landare, zuhaitz ... objetu desberdinak erabiltzea giro erreal bat emanez.
Guk kanpoko paretak apaindu ditugu. Proiektua bukatuta dagoenean egin dugu baina ERAIKINA fasearen zati bat dela uste dugu, eta hobe momentu honetan egiten bada. Gehiago esango genuke, paretak muntatu aurretik apaintzen badira askoz errezagoa eta hobeto geratuko dira.
Guk orri itsasagarriak erabili ditugu eta horietan inprimatu ditugu, eskala errespetatuz (1:40), adreiluzko eta harrizko paretak. Emaitza hau izan da:
Adreiluzko eta harrizko pareta hauek hurrengo estekan saktuz aurkitzen dira. Pdf artxibo batzuetan daude DIN A4 tamainan agertzen dira. Norberak egokitu beharko ditu erabiltzen duen eskala jarraituta.(ESTEKA BILDUMA)
Hauek dira aurki daitezkeen pareta eta lur desberdinak.
http://www.scrapbookscrapbook.com/brick-backgrounds.html (Ez dago erabilgarri)
Oinarrian 30mm.tako hanka batzuk jarri zaizkio.