Lehen gauza diseinua. Zer egin nahi dugun argi dugunean, buruan dugun hori gauzatzea da lehen pausua. Horretarako hizkuntzik egokiena, esparru zientifiko-teknikoan, irudiak egitea da. Lehen lana beraz, etxearen planoen marrazketa da. Hau egiteko, badaude web batzuk lan hori errezten digutenak eta emaitza nahiko onak emango dizkigutenak (ESTEKA BILDUMA). Guk floorplanner erabili dugu. Marrazkia egin aurretik proiektuaren neurriak finkatu behar dira. Oinarria 300x400mm.takoa izango da, hau da, DIN A3 (297x420) bat gutxi gorabehera, okumenezkoa aukeratu dugu, bigarren zatian instalazio elektrikoa bertan egin ahal izateko. 4mm. lodiera duena erabiliko dugu.
Etxea 80m2-takoa izango da, eta gutxienez sukaldea, egongela, logela eta bainugela bat izan beharko ditu ( guk egindako adibidean garaje bat gehitu diogu etxeari, bere azalera handituz).
Neurriak hauek izanda, eraikuntzari hobekien egokitzen zaion eskala 1:40 da.
Plano honetan, lana aurreratu dugu eta instalazio elektrikoa ere irudikatu diogu, baina berez, ikur horiek ez lirateke orain agertu behar. Floorplanner programak aukera pila bat ematen ditu altzari, lur mota eta irudi bitxiagoak egiteko detaile horietan; gainera planoan ezezik (2D), diseinua 3D-tan ikus daiteke.
Behin planoa dugula, PDF formatuan gordeko dugu (export) eta A3 tamainuan. A3 inpresorarik ez dugunez, paper formatura pasatzerakoan irudia atomatikoki A4 neurrietara egokituko du, horregatik fotokopiagailuan, %200-era handitu beharko da (teorikoki). Gure kasuan %190 handitzearekin nahikoa izan dugu.
Planua neurri egokian izan dugunean, okumenezko oinarrian pegatu dugu. Kontutan izan oinarria eta planuaren artean dauden neurri aldeak. Ondorengo irudian orain arte egindako:
Planua DIN A4 tamainuko orri batean inprimatua izan da
DIN A4tik DIN A3ra pasatzeko fotokopiagailua erabili dugu. Koloreak galtzeaz gain irudia handitu behar dugu. Handitzeko balioak %190 eta %200 tarte barruan egon beharko dute.
planuko kanpoko ertzak bat egin behar du oinarriarekin (300x400mm.). Moztu eta Kola txuriarekin pegatu egin dugu.
Laburbilduz: Atal honetan etxearen diseinua egin, planua lortu eta oinarrira itsatsi dugu. Kontutan izateko baldintzak:
- Oinarria 300x400mm-takoa izango da. Okumenezkoa eta 4mm.ko lodierakoa.
- Etxearen azalera 80m2 .
- Erabiliko den eskala: 1/40.
- Floorplanner erabiltzen dugu planoa marrazteko. (ESTEKA BILDUMA)
- A4 orri batean inprimatuz gero, fotokopiagailuan handitu %190-%200 bitartean.
Floorplanner nola erabiltzeko laguntza bideo honetan dago:
Argi daukagunean zein den burutu nahi dugun etxea, eta oinarrian etxearen planoa itsatsia dagoenean hurrengo atalarekin hasiko gara, paretak eraikitzea. Pareten planoak marraztu beharko dira lehenengo ... jarraitu hurrengo loturan: PARETAK