Bigarren lana paretak eraiki: Egurrezko (okumezko) paretak egiteko, aurretik eskalara eta akotatuak marraztuko ditugu orri txuri batean. Marrazterakoan kontuan izan beharko ditugu pareten luzera, altuera, eta leiho nahiz ateen kokapena.
Bi modutara egin daiteke pausu hau: Orri txurian neurrira marraztutako paretak txantiloi modura egurra markatzeko erabiliaz, edo zirriborroan marraztu paretak eta ondoren neurri horiek egurrera pasaz. Nahi bada pareten planuak eskuz egin beharrean CAD programa baten bitartez egitea aukerak anitzak dira. Guztiz dohainik, berria eta AutoCad-en antza handia duena NANOCAD da baina beste esteka honetan beste batzuen berri jasoko duzu: http://teknologiaroman.blogspot.com.es/2011/10/cad.html . ESTEKA BILDUMAn begiratu ere.
Floorplannerrek ematen dizkigun neurri guztiak ez ditugu jarraitu. Adibidez, lurrarekiko leihoen altuera aldutu dugu. Hauek dira erabili ditugun neurriak
Paretak: 2,80m. altuera guztiak.
Leihoak:
Lurrarekiko metro batetara.
Altuera 1,40 m.
Zabalera duena.
Parkin atea: 3m. zabalera eta 2,2m. altuera.
Ateak: 0,90x2,20m.
Pareten neurriak egurrera pasatzerakoan, luzeera dimentsioarekin kontuz ibili behar da. Pareten arteko elkarketak egiten direnean, argi izan behar da zein doan aurretik eta zein atzetik, horrek baldintzatuko baitu pareta horren luzeera eta. Horregatik, kasu batzuetan, pareta horren luzerari egurraren lodiera kendu beharko zaio, pareta guztiak bata bestearearekin ondo elkar daitezen behar den neurrira.(Irudia handitu)
Irudian ikus daiteke, kartoiz eginiko pareta. Egurra edo kartoia erabiltzeko aukera dago. Guk kanpoko paretak okumezkoak egin ditugu eta barnekoak kartoizkoak. Barruko pareten (tabikeen) junturak (elkarketak)egiteerakoan, egur nahiz kartoiaren loditasuna kontuan izan, kanpoko hormekin azaldu dugun bezala.
Egurrean paretak marrazterakoan, hauek mozterakoan gerta daitezkeen akatsak ekiditzeko, beraien artean 2 mm.tako tartea utziko dugu, ondoren, mozterakoan tarte horretatik zerra-orria pasatzeko. Azkenik, lixagailuaren bitartez, mozterakoan egurrean eginiko uhinak leunduko ditugu.
Erregela erabilita hasi gara okumezko egurrean pareten neurrriak markatzen. Oso zaila denez zuzen moztea, 2mm.tako tartea utziko dugu.
Pareta bakoitza identifikatu eta dagozkion leiho eta ateak markatu dizkiogu. Eskuairaren laguntzaz nahikoa da neurriak behin bakarrik hartzea. Izan ere, marka horietatik, marra elkartzutak egitea ahalbidetuko digun erraminta baita eskuaira metalikoa.
Kanpoko paretak egiteko nahikoa izan dugu 300x400mm.tako eta 4mm lodiera duen okumenezko xafla batekin.
Mozketa pareten artean hutzitako tarteetatik egingo dugu. Mozketaren ondorioz azaldutako akatsak lixagailuan kenduko ditugu, paretak zuzen gera daitezen.
Paretak eginak ditugunean, leiho eta ateetan zuloak egin behar ditugu. Hurrengo estekari jarraitu: LEIHO ETA ATEAK