Bigarren fasean, eraikinari argia jarriko diogu. Hemen, gairik garrantzitsuena ELEKTRIZITATEA izango da. Bertan ematen den teoria etxeko instalazio elektrikoa muntatzen gauzatuko da.
Eraikuntzan egin behar den instalazio elektrikoa aitzaki modura hartuta, gaur egungo etxebizitza batean aurki daitezkeen instalazio arruntenak azaltzen dira: URA ( ur garbiaren sarrera eta ur-zikinen irteera), GASA, BEROGAILUA, TELEKOMUNIKAZIOENA. Instalazio bakoitzak dituen berezitasun eta hiztegi propioa lantzen da. Baina INSTALAZIO ELEKTRIKOA da teoria azaltzerakoan denbora gehiena eramaten duena.
INSTALAZIO ELEKTRIKOAren gaia 5 zatitan banatzen dut:
ZER DA ELEKTRIZITATEA. OINARRI FISIKOAK ETA MOTAK.
NOLA ETA NON SORTZEN DA. ZENTRAL ELEKTRIKO MOTAK.
NOLA GARRAIATZEN DA. NOLA HELTZEN DA GURE ETXEETARA.
NOLA ERABILTZEN DA: ZIRKUITU ELEKTRIKOA.
KONTSUMOA.
Eraikuntzara begira, gela bakoitzeko zirkuitua diseinatu beharko da, erabaki argi puntu bakoitza zenbat tokietatik piztu eta itzaltzen den. Eskema unifilarra erabiliko da horretarako, oso modu errez batean gela bateko instalazio azaltzen duelako. Gure etxean muntatzerakoan, osagai elektrikoak ez ditugu paretetan jarriko oinarrian baizik, horregatik desmuntagarria egitearena, oraingo fasean errezago lan egiteko. Petaka pila bakar batek elikatuko ditu zirkuitu guztiak.
Fase honetan eraikuntza zati hauetan banatzen da:
Fase honetan lagungarri izan daitezkeen estekak: