Horma guztiak prest ditugunean, itsatsiko ditugu. Etxeak 3D itxura hartuko du.
Paretak itsasteko jarraitu ditugun pausuak ondoren azaltzen dira. Kanpoko paretekin hasiko gara. Pareta hauen elkarketa askoz ere hobea eta sendoa izateko, eta alde berean egitura desmuntagarria izan dadin, izkina batzuetan listoi bat gehituko zaio. Ondorengo argazkietan jarraitutako prozedura azaltzen da. Bukaeran bideo batean biltzen da dena.
Torlojua (beltza den erreminta), bi pareta, listoitxoa eta kola txuria.
Listoia non jarri behar diren jakiteko, kokapena markatzen da. Ez dugu goraino eramango gero estalki bat (teilatua) jarriko baitugu eta desmuntagarria izango da, tapa baten antzera.
Ertza eta markaren artean dagoen distantzia hori 4mm.takoa da, hori da bi pareten arteko elkargunea.
Paretak torlojuan jartzen dira. Kontutan izan zein doan barrutik eta zein kanpotik
Pareta guztiek ez dituzte listoiak eraman behar. Kontutan izan, paretak itsasterakoan batzuk kanpotik doazela eta beste batzuk barnetik. Hau paretak egiterakoan hauen neurrietan kontutan izan dugu. Listoia kanpotik doazen paretetan jarri ditugu.
Pareten arteko loturak edo elkarketak egiteko ikutzen diren ertzetan listoi bat jarriko dugu. Guk erabili dugu 5X10mm.takoa. Kola txuria erabili dugu ( hobeto heldu eta lehortzeko oso gutxi bota eta ondoren behatzarekin zabaldu).
Listoiaren luzera hormaren altuera denez (L=70mm), goikaldetik mugitu duguna azpikaldetik irtengo da. Ateratzen den hori, oinarrian sartzeko eta bertan lotzeko erabiliko dugu. Gogoratu desmuntagarria izan behar duela, bigarren fasean instalazio elektrikoa errez muntatzeko.
Paretak eta listoia elkartzerakoan sobratzen den kola hatzamarrarekin hobeto banatuko da eta gehiegi badago kenduko da.
Lehortzen utzi paretak ondo lotuta egon arte.
Lotura hurbilagotik ikusita.
BUKATUA:
Kanpoko hormak itsatsi ditugu. Barnekoak falta zaizkigu. Barneko gelak bereizten dituen bi pareta kartoiz egin dira. Beste bat, etxea eta garajea bereizten dituena, etxeko aurrealdea oinarrian sartuta dugunean itsatsiko dugu.
Presta dezagun orduan oinarria etxearen paretak bertan sartzeko: OINARRIA.
Kartoizko paretak nola egin ditugun hurrengo estekan: KARTOIZKOAK