Rosa Bonheur

Izenburuak, azpi-izenburuak...

Rosa Bonheur, Bordelean jaio zen, 1822ko martxoaren 16ean eta Thomery herrian hil zen, 1899ko Maiatzaren 25an. Frantziako margolari eta eskultorea izan zen eta 'animalière' deitua izan zen bere langintza munduan, animaliak erretratatzen baitzituen gai faborito gisa. Animalia horien artean gehien nabarmentzen zirenak txakurrak, zaldiak eta lehioiak ziren. Errealismoa landu zuen, kontrol tekniko handiarekin. XIX. mendean emakumezko artista ezagunena edo puntakoena izan zen kontsideratua baina gehiago ere baziren, horien hartean ezagunenak, Rosario Weiss, Julia Olmo, Berthe Morisot, Marie Cassatt, Amelie Beaury-Saure eta Elizabeth Nourse ziren. Mende hortan, margolanetan erromantizismoa, errealismoa eta inpresionismoa lantzen zituzten, horretaz gain, kolorea, fantasia, sentimenduak eta norbanakoaren birbalorizazioa goratzen zen. Bere lanean bilakaera ikusten da: aurrekontu konbentzionaletatik eta akademikoetatik hasi (lehen mihiseetan, Constant Troyonen eraginarekin) eta estilo inpresionistaraino (azken koadroetan). 


Sophie Marquis eta Raymond Bonheur marrazkilarien alaba zen Rosa. Aitarekin, Léon Cogniet-en tailerrean trebatu zen. Bere neba-arrebak hauexek izan ziren: Auguste Bonheur paisaia eta animalien pintorea, Isidore Bonheur eskultorea, eta Juliette Bonheur animalien margolaria. 


Hainbat sari irabazi zituen eta hainbat aintzatespen eduki zituen, horien artean, 1865ean Ohorezko Leguoarekin domina lortu zuen lehen emakume artista izan zen, eta 1894an agindu horretako ofizial egin zuten. Espainiako Isabel La Católicaren Aginduko komendadorea izan zen. Pensilvaniako (AEB) BBAA  akademiako ohorezko kidea zen, Anberesko, Belgikoko, BBAA  akademiako kide izendatu zuten. 

Bere margolanik ezagunena Goldea Nivernais eskualdean da

Bonheur familia Saint-Simonianoen talde politikoari atxiki zitzaion. Talde horrek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-hezkuntza sustatzen zuen. Rosak ikasteko arazoak izan zituen, eta alfabetoa memorizatzen laguntzeko, amak letra bakoitzerako animalia bat aukeratzea eta marraztea proposatu zion. Hau izan zen marrazketarako talentua garatzeko aukera, baita animalienganako lehentasuna ere, horiek izan baitziren beren lan guztien gaia...

gehiago...