ANA MENDIETA

Izenburu, azpi-izenburuak...

Ana Mendieta artista kontzeptual, eskultore, margolari eta bideoartista izan zen, Kuban jaio eta Estatu Batuetan hazi zena. Bereziki  Land Art-en (lurreko artea) egindako arte eta performance-lanengatik da ezaguna. 1972-1985 urte artean egin zuen lana artista bezala eta arte modernoa eta arte garaikidea egiten zituen. Genero berdineko artista batzuk ondorengo hauek dira: Nancy Holt, Virginia Dwan, Agnes Dane, Jeanne-Claude…



Lehen esan dizuedan bezala, Ana Mendieta Cardenasen, 1948ko azaroaren 18an jaiotako artista bat da, baina zori txarrez, New Yorken hil zen, 1985eko irailaren 8an, bere apartamentuko leiho batetik erori zelako. Bere familiari buruz, aita, Ignacio Mendieta, politika arloko abokatu garrantzitsua izan zen. Bi ahizpa ziren Ana eta Raquel eta bera baino bi urte zaharagoa zen. Artista honek Lowa-ko unibertsitatean ikasi zuen, hau da, Estatu Batuetan. Bertan arte modernoa ikasten egon zen. 


Artista honek Kubatik alde egin zuen 12 urterekin eta errefuxiatu bezala heldu zen Ameriketako Estatu Batuetara. Iowa-ko Unibertsitatean ikasi, eta han, bere ibilbide artistikoari hasiera eman zion. Ibilbidean zehar Amerikako Estatu Batuetan, Kuban, Mexikon eta Italian lan egin zuen. 

50 eta 90 hamarkadetako testuinguru sozial batzuk honako hauek dira: Hollywood eta zinemaren distira handia, West Side Story Broadway-n ireki zen, Frida Kahlo eta Diego Rivera hil ziren… ZER???????


Bere kulturari buruz, etorkin egoeragatik, artista hau lekuz kanpo sentitu zen Estatu Batuetan. Txikitatik bere jaioterritik, hau da,  Kubatik banandua egotearen traumak bere identitateari buruzko zalantzak sortu zizkion eta arbaso beltzeko emakumea zela jabetu zen.




          Ana Mendietak hiru teknika artistikotan oinarritu zituen bere obrak: Land art eta ingurunea erabiltzen. Body art teknika ere              erabiltzen zuen, izenak ingelesez gorputza nola erabiltzen den adierazten du, ideiak marrazteko eta harrapatzeko mihise bat            balitz bezala. Ana Mendietaren lanak autobiografikoak ziren eta feminismoa, indarkeria, bizitza, heriotza, lekuak eta                            pertenentziak bezalako gaietan oinarritu ziren. Koloreei buruz, bere obrak ez dira kolore bakar batekoak, izan ere, bere obren            ikusten den bezala hainbat kolore erabiltzen zituen. Odola, lurra, ura eta sua bezalako elementu natural batzuekin lan egiten,           eta bere lana argazki, film eta zuzeneko emanaldien bidez erakusten zituen.






      Irati Legarra eta Mara De Miguel