Amrita Sher-gil

SARRERA

Budapesten (Hungarian) jaio zen. Aita sanskritoan eta pertxierra aditu zen eta ama opera abeslari judua zen. Haurtzaroko garai goiztiarrena Hungariako Dunaharaszti hirian eman zuen. 1921ean Shimlara joan zen bizitzera familiarekin, hau da, Indiako iparraldera. Han hasi zen arteaz interesatzen. 



BIOGRAFIA

Indian bizi eta hiru urtera, amarekin batera, Italiara joan zen. Santa Anunciata Ikastetxean pintura klasikoa ikasi zuen baina, behin, bere burua ateotzat jotzean, ikastetxetik kanporatu egin zuten. 1937an Hungariara itzuli zen, eta han Victor Egan lehengusuarekin ezkondu zen. 1939an Indiara itzuli zen, Sarayan, Uttar Pradeshen kokatutako herri txiki batera. Urte horietan, Indiako Kongresu Nazionalarekin, independentziaren aldekoekin, eta Mahatma Gandhiren ideiekin adostasuna erakutsi zuen. 1941ean, senarrarekin batera, Lahorera joan zen bizitzera, egungo Pakistanen, eta, bertan, margolan-tailerra egin zuen. Bere lehen bakarkako erakusketa inauguratu eta gutxira, ustekabean, hil zen emakumea. Bere heriotzaren zergatia oraindik ez da ondo argitu; antza, abortu bat izan zuen eta, ondoren, peritonitis batek hil zuen. 28 urte zituela.



BERE ARTE ETA ESTILOA

Parisen, 20 eta 30. hamarkadetako errealismo frantsesean inspiratutako olioarekin hasi zen margotzen. Garai honetan, Suzanne Valadon, Anna Klein, Andy Warhol... margolarien eragina nabaria izan zen. Emakumezko subjektuak irudikatzen zituen, eta horietako asko biluzik agertzen ziren. Garai horretan autoerretratu asko egiten zituen eta baita bere lagunenak ere. Koloreei dagokienez kolore biziak erabiltzen arroparentzat, fondoarentzat... eta pertsonak marrazterakoan azala iluna marrazten zien.



GARAI ARTISTIKOA???