Natalia Goncharova


Natalia Sergeievna Gontxarova, 1881eko uztailaren 3an, Chernsky Uyezd-en jaio zen eta 1962ko urriaren 17an hil zen Parisen


Moskun, Arte Eskolan, eskultura eta arkitektura ikasi zuen, baina 1904ean hasi zen margotzen. Arte folkloriko errusiarrean inspiratu zen eta hori bere obran islatzen saiatu zen. Europan zehar bidaiatu ondoren, Errusiara itzuli eta Larionovekin abangoardian parte hartu zuen. 1909. eta 1913. urteen artean oso kolore biziak erabili zituen bere lanetan, (Katuak; Lanpara elektrikoak), eta arte abstraktuaren aitzindaritzat hartu izan da. Larionovekin Parisera itzuli eta kubismoaren ezaugarriak azaldu zituen garai hartako bere lanetan. Sergei Diagileven balletetarako apainketa eta jantzi ugari ere egin zituen. Bere aitak Sergey Goncharov izena zuen eta arkitektoa zen, eta bere ama Ekaterina Belyaeba zen eta musikaria zen


1908ko Urrezko Lurra erakusketari esker Frantziako arte postinpresionistara sartu zen, eta eragin erabakigarria utzi zuen errusiar gaiak nagusi ziren lanetan. 1910ean Diamanteen Orriaren kide sortzailea izan zen.


Artista honek, bere obretarako kolore asko erabiltzen zituen, eta pintura abstraktoak egiten zituen gehienetan. Adibidez: Haycutting (1910), Harvest (1911), The little station (1911) eta Airplane over train (1913). 



Izenburu eta azpi-izenburuak...

Obra gehiago...

Garai artistikoa: Arte futurista landu zuen

Testuingurua