Liubov Popova

Egileak: Maite Iribarren eta Jule Izagirre

Liubov Popova (Errusia, 1889ko Maiatzaren 6a - 1924ko maiatzaren 25a) artista kubista zen. Kubismoa XX. mendearen hasieran garatu zen pintura estilo bat da. Margolan kubistek aldi berean angelu ezberdinetatik erakusten dituzte objektuak zein pertsonak. Lehenengo margolan kubistetan, artistek objektuak deskonposatzen zituzten forma geometrikoetan: kuboak, esferak, zilindroak eta konoak. Margolariek oso kolore gutxi erabiltzen zituzten, ikusleak formei arreta jartzea nahi zutelako. 1910 eta 1912 arteko estilo kubistari kubismo analitikoa deritzo. Askotan beltza, marroia, krema, berdea, urdina eta grisa bezalako tonuak erabiltzen zituzten. 1921. urtetik aurrera, artistak kubismo sintetikoa izena zuen estilo berri bat erabiltzen hasi ziren. 

Familia aberats eta kultu batean sortua, Popovak marrazketa eskolak hartu zituen 11 urte zituenetik; ondoren, 18 urterekin Stanislav Zhukovskyrekin ikasten hasi zen. 1908an, Constantin Youon eta Ivan Dudinen tailerrera batu zen. 1909an Kievera joan zen, gero 1910ean, Pskov eta Novgorodera. Hurrengo urtean, San Petersburgora joan zen ikonoak ikastera. 1912an, Moskuko La Tour tailerrean lan egin zuen Ivan Aksenov eta Vladimir Tatlinekin. 1912-1913an, Nadejda Oudaltsovarekin ikasi zuen Parisen, non Alexander Archipenko eta Ossip Zadkine ezagutu zituen. 1913an Errusiara itzuli zenean, Tatline, Udaltsova eta Vesnine anaiekin lan egin zuen. 1914an, Frantziara eta Italiara itzuli zen kubismoarekin eta futurismoarekin topo egiteko. Gaixotu eta 35 urte zituela hil zen, 1924ko maiatzaren 25ean. 

Bere lehen lanak, 1908 eta 1912 artean, paisaia-pintura eta giza irudien marrazkiak izan ziren. 1913tik 1915era arte, biluziak eta erretratu kubofuturistak margotu zituen, natura hil batzuk collage teknikarekin eta erliebearen erabilerarekin, margotutako gutunak eta askotariko materialak. Baina collagea eta erliebearen erabilera interesatzen zitzaizkion gehienbat.

TESTUINGURUA????

Izenburuak??? azpi-izenburuak???