Lois Mailou Jones

BIOGRAFIA ETA TESTUINGURUA:

 1905eko azaroaren 3an jaio zen, Bostonen (Estatu Batuak) eta 1998ko ekainaren 9an hil zen, Washington D.C.n (Estatu Batuak). Bere gurasoak, Thomas Vreeland Jones eta Carolyn Jones ziren, bere neba John Wesley eta bere senarra Louis Vergniaud Pierre-Noel. Artista honek School of the Museum of Fine Arts-en ikasi zuen, Bostonen, baita Howard-eko unibertsitatean ere, bere familia nahiko diruduna zelako. Bere haurtzaro garaian, gurasoek betidanik animatu izan zuten margotzera. Gerora, etxe bat erosi zuten Martha’s Vineyard uhartean, eta bertan ezagutu zituen bere artista etorkizunean garrantzia izango zutenak, besteak beste, Meta Vaux Warrick Fuller eskultorea,  Harry T. Burleigh konpositorea eta  Dorothy West idazlea.

GARAI ARTISTIKOA:

Harlemen igarotako bisiten eta uden bidez garatu zen artista gisa Lois,( bere artista izena Loïs ) 1920ko hamarkadan Harlemen bizi ziren afroamerikarren komunitatean arte beltza birsortzea ekarri zuen Harlem Renaissance-aren hasieran. Harlem Renaissance  1920 eta 1930 urteen artean Estatu Batuetan eman zen artearen biziberritzeari deritzo, New Yorkeko Harlem auzoko afroamerikar komunitateak bultzatuta. Jazz musika, literatura eta pintura nabarmendu ziren mugimendu artistiko honen osagai nagusi gisa.

OBRAK:

Batez ere olio-pinturengatik eta ur-koloreengatik da ezaguna. Kolore biziak erabiltzen ditu bere pinturetan. Afrikar jatorrikoa denez, nabarmenak dira kolore eta diseinu biziko afroamerikar irudiak Jonesen lanetan. Sari asko jaso ditu.

Testuingurua??? bidaien eragina....