Mirka Mora

Mirka Madeleine Mora 1928ko Martxoaren 18an jaio zen Parisen. Bere gurasoak judutarrak ziren. Eta 1942. urtean, 14 urte zituelarik, Frantziako Poliziak bere ama eta bera "Neguko Belodromoko erasoan" (Rafle du Vél' d'Hiv') Auschwitzera deportatu zituzten. Ihes egitea lortu zuten basoan errefuxiatuz eta bertan bizirik iraun zuten hiru urtez, 1945ean gerra amaitu zen arte.  Ondoren Parisera itzuli eta bere senarra ezagutu zuen. 1951n bere senarrarekin, George Morarekin, Australiara emigratu eta Melbournen instalatu ziren, eta han bizi eta lan egin zuen bere bizitza osoan. Jostun moduan bizimodua ateratzen hasi zen, bere lan artistikoarekin uztartuz eta bere hiru seme-alabak haziz. Hiru urte geroago, Mora Melbourneko arte-zirkuluetan ezaguna egin zen eta, John eta Sunday Reed lagunekin, Contemporary Art Society suspertzen aritu zen. Mirka Mora 2018ko Abuzutuaren 27an hil zen, baina gaur egun Australiako arte garaikidearen garapenean pertsonaia garrantzitsuenetako bat da. 

Bere ibilbidean zehar diziplina desberdinak uztartu zituen, hala nola marrazkia, pintura eta ehungintza lanak. Bere estilo pertsonalak ez zuen mugimendu zehatzik jarraitu, ez baitzuen inoiz hezkuntza plastiko arauturik jaso eta beti bere irudimenezko intuiziotik gidatzen utzi zuen. Bere lanean pertsonaia inozoak protagonista zituen figurazio bat jarraitu zuen, "horror vacui"-rako joerapean irudikatuta. Kolorista eta sinbolista nabarmena, Moraren margolanak distiratsuak eta ausartak izan ohi ziren, etengabe errepikatzen diren motiboen errepertorio bat berrasmatzen baitute —ume errugabeak, begi zabalak, aingeruak, txakurrak, katuak, sugeak eta txoriak eta animalien eta gizakien hibridoak. 




Arte Garaikidea Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik gaur egunera sortutako mugimendu artistikoak aztertzen dituen ezagutzaren arloa da. Gaur egungo artistek mundu globalean, kulturalki askotarikoa eta teknologikoki aurreratua den mundu batean lan egiten dute. Bere artea materialen, metodoen, kontzeptuen eta gaien konbinazio dinamikoa da, eta XX. mendean abian zegoen mugen erronkarekin jarraitzen dute. Aro artistiko honetako beste artista batzuk Yayoi Kusama, Esther Ferrer eta Cristina Iglesias dira.


Yayoi Kusama

Esther Ferrer

Cristina Iglesias