Maruja Mallo

BIOGRAFIA


Maruja Mallo (Ana María Gómez González) Viveiro, Lugo, 1902ko urtarrilaren 5a - Madril, 1995eko otsailaren 6a) margolari surrealista izan zen.  Justo Gomez Mallo eta Maria del Pilar Gonzalez Lorenzo senar-emazteen 14 seme-alabetatik laugarrena izan zen Maruja, eta bere aita funtzionarioa izanik, ez zuten zailtasun ekonomikorik izan. Aitaren bigarren abizena erabili zuen bere neba Cristino Mallo (Tui, 1905) eskultoreak bezala.




GARAI ARTISTIKOA 


Espainiako barne-abangoardiaren garai artistikoaren barruan, "27ko Belaunaldiko" artistatzat hartzen da. 1920ko hamarkadaren amaieran hasi zen famatu izaten. 

Bere lanen itxurazko berezkotasuna sinbolismo trinko bat inguratzen duen espejismoa baino ez da. Festak, jaialdiek, kale jendetsuek eta kirol-eszena hedonistek, zeinetan emakume figurak lehen aldiz paper aktiboa hartzen duen, begirada kritiko eta kosmopolita argi uzten dute. 



ESTILOA


Malloren lan guztiak estilo surrealista jorratuz eginak daude. Surrealismoa fantasia, mitoak eta ametsen irudiak artea sortzeko jorratzeko mugimendu artistiko eta literarioa da. Mugimendu surrealista Europan 1920ko hamarkadan hasi zen Lehen Mundu Gerraren ankerkeriaren eta garaiko balio kultural eta politikoen aurrean.


 Maruja Mallo 27ko Belaunaldiko margolari surrealista izan zen. Bere estiloak bi etapa bereizi zituen, koloretsua 1920ko hamarkadan gai magiko, kosmopolita eta baikorrekin; eta beste bat goibel eta dorpea 30eko hamarkadan, kaotikoagoa eta desorekatuagoa. Teknikoki ere esperimentatu zuen etapa horretan material organikoak (errautsak, karea...) mihisean sartuz.



BERE LANAK


Bere lehen erakusketa Parisen egin zen Pierre Galerian 1932an. Han hasi zen bere etapa surrealista. Aurrerago, 1939an, Maruja Mallok bere lanik garrantzitsuena margotu zuen The Song of the Spike.


La verbena, La kermesse, La huella, Antro de fósiles, Tierra y excrementos, Sorpresa en el trigo, Figuras, Canto de las espigas, Cabeza de mujer, Máscaras eta beste hainbat lan ere egin zituen. 



ERLAZIOAK


Hori alde batera utzita,  1922an, hogei urte zituela, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian hasi zen ikasten, eta bertan egon zen 1926ra arte. Emilio Aladrénekin harreman bat izan zuen García Lorcaregatik baina hark Garcia Lorcagatik utzi zuen; hala ere, Mallok lagun harreman asko egin zituen eta bikote bezela Rafael Alberti ezagutu zuen; ordea, María Teresa Leónengatik harremana hautsi zen.