Leonora Carrington

Arte surrealistaren garai artistikoan ibili zen, erreala gainditzen saiatzen den mugimendu artistiko eta literarioa, pentsamenduaren edo subkontzientearen adierazpen automatikoaren bidez irrazionala eta onirikoa bultzatzen duena. Leonorarekin batera badaude hainbat artista surrealismoa lantzen zutenak, Dorothea Tanning, Dora Maar, Jacqueline Lamba, Bridget Bate Tichenor eta Remedios Varo adibidez.



Izenburua?

Azpi-izenburuak?


Leonora Carrington (Lancashire, Ingalaterra, 1917ko apirilaren 6a - Mexiko Hiria, 2011ko maiatzaren 25a) artista surrealista eta idazlea izan zen. Nahiz eta Ingalaterrakoa izan jaiotzez, bere bizitza helduaren zati handi bat Mexiko Hirian egin zuen. Hiri hartan, Mexikoko Emakumeen Askapen Mugimendua fundatu zuen. 



Leonora Carrington Lehen Mundu Gerran jaiotakoa da eta Bigarren Mundu Gerra ere bizitu zuen. Familia aberats batean hazi zen, Crookhey Hallen, animaliaz inguratuta, batez ere zaldiz. 1920an, bere anai-arreben ondoan geratu zen, institutriz frantses baten, erlijio-irakasle baten eta nana irlandar baten babespean. Hark maitagarrien mundu fantastikoan sartu zuen, eta haren ipuinek eragin handia izan zuten beregan. Amak bere ibilbide artistikoa jarraitzeko lagundu bazion ere, aitak kontra egin zion eta gogoz kontra Londresera joateko baimena eman zion 1935ean Chelsea School of Art-en sartzeko.

Autobiografia eta fikzioa, egunerokoa eta magikoa nahasten dituzten lanak ekoitzi zituen Carringtonek. Bere obretan kolore triste eta ilunak erabiltzen zituen eta askotan, ia gehienetan, pertsona bat edo antzeko zerbait irudikatzen zuen. Obra ezberdinak egiteaz gain Leonorak ehunak, tapeteak, lokatzezko eta hormigoizko eskulturak ere egiten zituen. Carringtonek berak idatzi eta irudikatzen zituen liburu dexente atera zituen.