Aste honetan Zientzia Tailerrean esperimentu txiki bat egin dugu. Koloranteak ur gezetara edo ur gazira botata, joera berdina izango du?
Ikusi dugunaren arabera, ez! Gatzik ez duen edalontzian, ur guztia urdina bihurtu da eta, bestean berriz, kolore urdina goikaldean geratu da, gatzak ez baitio behera joaten uzten.
Irudi honetan ikusi daitekeen bezala, hasieran pixka bat kostatu zitzaigun kolorantea goian gelditzea. Baina gatz kopuru handi samarra jarrita, lortu genuen!
PARKEAN XOMORROAK TOPATU DITUGU!
Parkean jolasean ari ginela, xomorro batzuk topatu ditugu!
Ehunzango bat eta hainbat Kukurutxa!
"Bitxo bola" izenarekin ezagutzen zuten ia haur guztiek, baina batek bazekien bai, Kukurutxa izena duela euskaraz!
Egunero ikasten da zerbait, noski baietz!
Ehunzangoaren abestia ezagutzen zuen batenbat ere bazen gelakideen artean! Hementxe duzue!