Aste honetan /k/ eta /t/ fonemak lantzen ibili gara, gogoratu beti fonemen soinua aurkezten diegula haurrei (idazketaren orduan nahaste gutxiago egoteko):
Lehenik fonema bakoitzaren olerkia irakurtzen diegu eta haurrek gehien errepikatzen den fonema zein den asmatu behar dute.
Ondoren, pisten bidez eskuetan dudan irudia zein den asmatu behar dute.
Jarraian irudiak zein fonemaren azpian kokatuko ditugun esan.
Eta azkenik orri laranja batzuetan hauen zerrendak egingo dituzte kopiaketaren bidez.
Haurrak beraien kabuz ere askotan aritzen dira lagunen izenak, familiakoenak...idazten.
SORPRESA! Lanean genbintzala nor azalduko eta Enara! Goazen telesail famatuko Enara! Ene gure lagunak..... urduritasun denak airean!
Eskerrik asko guregana etortzeagatik. Muxu potolo bat!
Irakasleon ipuin kontaketak tailer ezberdinetan egiten dira
KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA: gaurkoan /m/ eta /j/ soinuak atera ditugu pasiera.
LIBURUEN ALTXORRA:
Azkeneko ikasturteetan egiten den modura, aurtengoan ere LIBURUEN ALTXORRA ekimenaren eskutik liburu pila iritsi zaizkigu eskolara.
Begira HHko 4-5 gelakoei eskura utzi dizkigutenak, zoragarriak ezta? Elkarte honi esker guzti hauek hilabete inguruz erabili ahal izango ditugu (martxoak 2 arte).
Asmakizuna aurpegi zuri.mp4
Asmakizuna: entzun adi-adi lagun talde honek botatzen dizuen ordagoa! Nork daki zeren inguruan ari diren hitzegiten?