Apirila: oporren bueltan ere hasiak dira haurren burmuinak martxan...
Oporretan Oihanen urtebetetze eguna pasa izan da eta eskolara paxientxiak ekarri ditu denen artean banatzeko. Poltsa batean zenbat egongo ote garen galdezka hasi gara eta erantzun oso anitzak eman dituzte haurrek: 29 paxientxi, 1000 ta ehun..... 200...... Zenbaketa errazagoa izateko, 10eko erregletak jarri ditugu zeharka eta bakoitzean 10 paxientxia jartzen joan gara. Guztira 10 paxientxiako 10 ilara osatu ditugu. Hauek 10naka zenbatu eta guztira 100 paxientxi zeudela ikusi izan dugu.
Regletekin: irudiak hartu eta erregleten balioak aurkitu, margotu, izendatu...
Eraikuntzen inguruan
Zatiak azaldu ondoren, batzuk lanketarekin jarraitu dute: osoa, erdia, herena, laurdena...
Forma, kolorea, tamaina, ordena, goian, behean, ...
Forma, altuera, ordena, koloreak, kantitateak....
Bi erdik oso bat osatzen dute.
Osoa, erdiak, herenak, laurdenak...
Espazioaren lanketan ibili gara: jarri regleta arroxa beltzaren gainean, jarri erregleta horia zutik arroxaren gainean, jarri erregleta urdina bi beltzen gainean, jarri marroia, gorria eta arroxaren artean....
Polikuboekin ilara luze bat osatu du talde batek. Hamar umeko luzera hartu duela ohartu ondoren, metroa erabiliz ia 12 m-ra iristen dela ikusi ahal izan dute. Ondoren, haur batek ia zenbat polikubo dauden galdetu du; hau aztertzeko 10ekoak askatzeko eskatu diegu eta guztira 60 hamarreko daudela zenbatu dituzte.
Regletekin paretak egiten ibili dira batzuk; horrela 10en deskonposaketa lantzen dute.
Beste batzuk regletekin karrerak egiten ibili dira; dadoaren zenbakia regleten balioarekin lotzen ibili dira. Azkenean egin duten karreraren irudikapen grafikoa egin dute.
Polikuboekin ere zenbakien lanketan ibili gara, deskonposaketa egin dute 6 zenbakiraino.
MAIATZA
Matematikan ederki aritu gara aste honetan ere! Regletak, eraikuntza ikaragarriak, mahai jolasak, zenbakiak, ... denetarik egin dugu eta primeran pasatu dugu!
Begiratu zelako baserri puska!, txerriei ere ura ipini die!
Haundiagoa, txikiago ala berdinak?
Ikasturtean zehar ohikoa den modura matematika tailerrak indar handia izan du. Eraikuntzen inguruan eta mahai jolasetan aritu izan dira gehinik.