Etorri gara berriro ere eskolara neguko oporren bueltan eta oraindik ere eraikuntza eta kanika pisten inguruan ikusten dira haur asko eta asko.
Opor hauen ondoren "batekoak" eta "hamarrekoak" ikusten hasi gara. Honetarako egutegia ere erabiltzen dugu.
NORBERAK EKARRI DITZAZKEEN KONTUTXOAK ERE IZATEN DITUGU EGUNAREN HASIERAKO UNE HAUETAN. GAURKOAN BI MUTIKO AUSART GERTURATU ZAIZKIGU BERAIEN KONTUTXOAK BESTEEKIN KONPARTITZERA.
Benetako eraikuntza hemengoa, oreka eta talde lan aldetik lan bikaina! Ukuilua ere ikustekoa!
HIZKIAK BILATU ETA IZENAK IDAZTEN HASI...
Hasiak dira bat baino gehiago hizkien inguruan jakin mina sentitzen....