Bakoitzak bere istorioa: kasu honetan, familia ezberdinak aurrean duten eskulturari begira daudela esan digu lagun honek.
Irribarreak dena ez bada ere, haurraren egoerari buruz asko esaten digu.
Laguntxo honek ikusteko robota egin du: atzekaldean ezpata, aurrekaldean sua botatzen duen pistola birakaria...
Numicon erabiliz, grafia ederki asko lagundu du sorgintxo honek.
Ikusi zer nolako eraikuntza egitea lortu duen beste honek... salto egiteko tranpolina, igerilekua...
Izen txinatarra duen laguntxo bat eraiki du beste honek...
BALANTZA lehenengo aldiz atera dugu. Deskonposaketak egiteko ere oso egokia.
Egongo ote da ukuilu bat hau bezain ondo antolatua? Begiratu eta ikasi! Izurdeak ere uretan dabiltza!
Lagun hauek lehenengoz aritu dira regleten inguruko honelako lantxoak egiten, benetan txalotzekoa jartzen duten iniziatiba eta jarrera.
Egurrezko makiltxo hauen hasierak beti eraikuntzen inguruan izan ohi dira jolas librea bultzatuz.
Arte lan hau dela eta matematikak lantzen gabiltza.
Marmokari 10 hanka jarri dizkiote eta hanka bakoitzaren barruan dagokion zenbakiaren kopurua jarri dute bolatxoen bidez. Beti azaltzen dizuegun bezala oso garrantzitsua da manipulazioa kantitate kontzeptua ulertzen joateko.
Etxean ere aritu zaitezkete lantxo hau egiten beti ere jolas modura.