2 URTE DITUT ETA HORRELAKOA NAIZ
HONAKO HAU EGITEKO GAI NAIZ:
. Nire beharrak adierazi.
. Bakarrik jolastu, laguntzarik gabe jan, korrika egin, jauzi
egin, eskailerak igo eta jaitsi.
. Jostailu batengatik borrokatu.
HONAKO HAU EZIN DUT EGIN:
. Egoera berrietara berehalakoan egokitu.
. Arreta denbora luzean mantendu.
. Modu egoki batean mintzatu.
. Momentu oro esfinterrak kontrolatu.
BEHAR DUT (beste hainbat gauzen artean):
. Afektibitatea, onarpena eta errespetua.
. Euren behar fisiologikoak asetu: elikadura, atsedena,
. Euren irudi baikorra eta egokia barneratu.
. Ohiko jardueretan autonomia eskuratu.
. Beharrak, emozioak eta sentipenak adierazi.
. Bere inguru fisiko aurkitu, behatu, arakatu eta
3 URTE DITUT ETA HORRELAKOA NAIZ
HITZ BATZUK NIGAN PENTSA DEZAZUEN:
Niri buruz gauza ugari dakizkizuela badakit, baina ni hezi, ulertu eta behar dudana jakiteko, zuek idatzi hau irakurtzea onuragarria litzatekeela iruditzen zait.
Hazi eta heldua egiteko zuen maitasuna erabat oinarrizkoa da niretzat. Badakit zuek lanean ari zaretela, eta batzuetan ezin duzuela nik nahi beste denbora nirekin igaro. Baina elkarrekin gaudenean, zein ederki pasatzen dugun!
Orain eskolara joan ohi naiz, eta oso pozik gainera. Zuek nire irakasleekin hitz egiten ikusteak segurtasuna eta lasaitasuna ematen dit. Irakasleek ere maite naute eta hazten laguntzen didate, baina ez ahaztu nire hezkuntzaren erantzukizuna, batez ere, zuena dela.
ZUEN DENBORA ETA PAZIENTZI HANDIA BEHAR DUT:
Azkenaldian gurasoek guretzat denbora gutxi duzuela dirudi. Gai honi buruz pentsatu eta zuekin egoteko beharra errespetatzen saiatzea eskatuko genizueke. Gurekin pazientzia handia beharko duzue, eta batzuetan, emaitzak ikusteko denboratxo bat beharko dugu. Irmotasuna eta arau argiek era egokian hazten lagunduko digute.
NIRE JOKAEREN EREDU ZARETE:
Zuen jokaeretaz ohartzen naiz. Zuen izaera eta jokaerek nire nortasuna moldatzen ari dira. Zuengandik ikastea gustukoa dut eta niretzat imitazio eredu bat zarete. Esandakoa argi izan ezazue.
3 URTE DITUT ETA HORRELAKOA NAIZ:
Zer egiteko gai naizen kontatu nahi dizuet, baina 3 urteko haur guztiak berdinak ez garela izan beharko duzue kontutan, eta honexegatik, ez gara gauza berberak egiteko gai.
- Nire behar, emozio eta sentsazioak adierazten.
- Nire erritmo biologikoak egokitzen ( jan, lo…)
- Gero eta autonomoagoa izaten.
- Inguratzen gaituen mundua ezagutzeko irrika adierazten.
- Gauzen eta ekintzen zergatia eta helburuagatik jakin-mina izaten.
- Gauzak bakarrik egiten: jan, korrika, salto egin, jantzi, garbitu,…
- Nire gauzak antolatzen.
- Nire gauzak eta besteenak direnak bereizten.
- Ondo bideratutako ekintzetan arreta mantentzen.
- Neska eta mutilen gorputzen ezberdintasunak behatzen.
- Objektuak manipulatzen: guraizeak, liburuak, plastilina,…
- Elkarrizketa txikiak izaten.
- Besteengan gehiegi pentsatu.
- Egoera berrietara azkar moldatu.
- Denbora luzea geldirik egon.
- Nire haserreak eta apetak beti zuzendu.
- Esfinterrak beti kontrolatu.
- Beti gau guztian zehar esnatu gabe lo egin.
- Gauzen zergatiak ulertu.
- Jatorduetan labana erabili.
- Errealitatea eta irudimena bereizi.
GURE ETXEAN EGON BEHARKO LIRATEKEEN BOST OHITURA:
Nire gauzak ongi antolatuta izaten ohitzen banauzue, gero eta gutxiago kostako zait egitea. Lan hauek egiteko motibatu behar nauzuela gogora ezazue.
Elikadura aberatsa, aldagarria eta orekatua behar dudala badakizue, baina beste ohitura batzuk ere neureganatu behar ditut: eserita jan, janari ezberdinak dastatu,… Nire inguruan ehunaka jostailu izan gabe bazkal orduaz gozatzen irakatsi iezadazue. Beti bezala, ni motibatzen gogoratu.
Ohitura hauek ere ezinbestekoak dira eta laster ikasiko dut garbi eta mukirik gabe egoteari garrantzia ematen. Hobeto sentitzen lagunduko dit, baina honek ez du esan nahi zikintzea atsegin ez dudanik.
Nire etxean laguntzen irakastea oso garrantzitsua da eta gure eguneroko errutinen arlo bat izan behar dut. Erantzukizun bakun batzuk elkarlanean aritzen irakatsiko didate. Egin beharrak nire adin eta gaitasunerako egokiak izan behar dira eta laguntzea zerbait dibertigarria dela irakatsi behar didazue.
Atsedena oinarrizkoa da niretzat; nire hezkuntza, etengabeko jarduera eta ikaskuntza berriek, atsedena beharrezkoa bilakatzen dute. Gutako batzuk loaldian arazo eta gorabeherak izaten ditugu; beste batzuk ohitura txarrak geureganatu ditugu…
Ohera joateko prestatzen nauten errutina batzuk izatea egokiena da: pijama jantzi, komunera joan, ipuinak irakurri, panpinak, zuek alboan izatea,… Ohera joateko ordua heldu dela jakinarazten didazuenean, tinkoak izan zaitezte. Batzutan zuekin lo egitea nahiko nuke baina badakit logela ezberdinetan lo egitea denontzat egokiena dela.
NIRE PORTAERAREKIN LOTUTAKO GAIAK:
Etxean azalerazi ohi ditut, eta gehienetan anai/arrebekin zerikusia du. Anai/arreba berri bat heltzeak nire jeloskortasuna ekar dezake, eta ia beti, familia bornean ematen diren aldaketengatik agertzen dira. Ni kontutan izaten saia zaitezte, eta gutxinaka gutxinaka, egoera berri honetaz gozatuko dut.
Kasketaldi batean garrantzitsuena zuen baretasuna eta pazientzia dira. Kasketaldian zehar oso zaila zait esaten didazuena entzutea, beraz, hizketaldia ni lasaitu eta gero egiten saia zaitezte, Kasketaldiek beraien helburua lortzen ez badute, hauek izatearen arrazoia galtzen dutela gogora ezazue.
Normalean, barnerakoiek gure gaitasun eta aukeretan segurtasun eta konfiantza behar dugu. Ahal duzuen era guztietan ( hitzen bidez, eginbeharrak ematen, …), zuen konfiantza erakuts iezaguzue. Guretzat oso garrantzitsua da aintzat hartuta sentitzea.
Pazientzia handia beharko duzue. Saiatu ni ez errudun egiten eta agresibitatearen bitartez ezin dudala ezer lortu ulertarazten. Horretarako beste aukera eta baliabide batzuk daudela erakuts iezadazue ( hitza, entzutea, elkarrizketa…), era lasaiagoan gauzak lortzeko. Horrela,zuek eredua izanik, pixkanaka ikasiko dut goxoagoa izaten.
GARAPEN PERTSONALA ETA SOZIALA LORTZEKO EKINTZAK ETA BALIABIDEAK:
Telebista, bideoa eta ordenagailua:
Telebista ikusten denbora luzea egotea atsegin dut. Bai telebista, baita bideo eta ordenagailua ere, baliabide onuragarriak izan daitezke niretzat, baina, betiere neurri egokian. Telebista ikusten eta ordenagailuan ari naizen bitartean zuek hurbil egotea komenigarria izango litzateke. Horrenbeste gauza ez ditut ondo ulertzen! Seguruenik nire zalantza guztiak argitzen jakingo duzue!
Hau asmakizuna! Jolasean ondo pasatzen dut, ikasi eta harremanak egiten ditut… Jolas eta joko mota ezberdin horrenbeste dago…! Gero eta jolas mota gehiago erraztu, orduan eta gehiago ikertu eta ikasiko dut. Baina ez gero ni gogaitu, ez?
Horrenbeste galdetzearen arrazoia, inguruan dudan orori buruz dudan jakin-mina da. Nirekin elkarrizketak izateak, zuen artean hitz egiteak eta zuen elkarrizketetan ni aintzat hartzeak lagundu egiten nau. Nire zalantzak argi ditzazuela behar dut. Ez duzue zertan dena azaldu behar, baina galdetzen dudanari erantzun eta beti egia esadazue. Txikia naiz, baina ez leloa.
Nire ahulezia dira. Irudimena nire munduaren zati handi bat da, eta ipuinek, bizi, sentitu eta ikasteko dudan grina sustatzen dute. Ipuinak motzak, argiak eta pertsonaia erakargarriekin atsegin ditut. Eta batez ere, behin eta berriz konta iezazkidazue!