Ikasturte hau berezia izango denez, eskolako antolaketa eta egituraketan moldaketak egin behar izan ditugu.
Tailerrak ez dira libreak izango lehengo modura, oraingoan astero 2 tailer izendatuta izango ditugu. Hala eta guztiz, HHko ikasleok abantailatxoren bat ere izango dugu, ZAT tailerra gure eskuetan utzi bait digute.
Hau horrela, HH 4-5ekoak ZATera sartuko gara eskola sarreretan eta hemendik zuzendu ahal izango gara aste horretan egokitzen zaigun beste tailerrera. Esku artean ditugun abesti eta ipuinak guztion eskura jartzen saiatuko gara.
HH 2-3koak berriz beraien gelan ibiliko dira momontuz eta denborak eta egoerak esango dute hauen mugimenduak nolakoak izango diren aurreraxeago.
LH 1-2 koek beste bi tailer izango dituzte astero beraien erabilerarako. Hauek proiektu ezberdinen inguruan arituko dira hainbat unetan.