Aurtengo ikasturtean ZAT (Zeregin Anitzetako Tailerra) izango da gure erreferentziazko tailerra, bertan gune ezberdinak ditugu: liburutegia, matematika, mozorroak, arbel digitala, sukaldea ...
IRAILA
Koreografiak, mimika, dantzak, elkarrizketak...
Sinbolikoa lantzeko besteak beste sukaldetxo bat daukagu.
Urteroko moduan kanika pistak izugarrizko interesa pizten du.
Zenbakien grafia eta kantitateak lotzen ibili ginen eta bide batez non dagoen gehiago eta gutxiago lantzen ere.
AZAROA
LAUKITXOREN ipuina lantzen ibili gara egun hauetan. Pila bat gustatzen zaie istorioa.
Gaurko egunean bakoitza bere "Laukitxoren" ipuin propioa egiten hasi da.
XAGU TXIKI, XAGU MAITE, ZULOTXOAN SARTU ZAITEZ, ZAPIK IKUSTEN BAZAITU, KRIS-KRAS! JAN EGINGO ZAITU.....EZ NAU JANGO....JANGO ZAITU....
UDAZKENEko ABESTIA MARGOTZEN
Kanika pistak sua dariela dabiltza gelatik....bakoitzean eraikuntza ezberdinak martxan!