Begira ze gauz politak egiten ibili diren gure txikitxoak: motrizitate fina, seriazioak.... eta pazientzia!
AZAROA - IRTEERA
Argi eta blue untxiak:
Begiratu zer ekarri zizkiguten Ainet eta Jon Zabaletak eskolara, politak ezta? Badakizue jakiekin kontu handia izan behar dela? Ezin dutela edozein fruta edota barazki jan? Azenarioak debekatuta!, izugarrizko kaltea eragiten die! Nork esango, ezta?
Ikusi nahi nola aritzen diren zuen altxorrak beraien kontutxoen inguruan?
Begira-begira ta gozatu txiki hauen inguruan!
ABENDUA
OLENTZEROri kukua egitera joan gara:
Neguko oporrak ate joka ditugunez eskolako sarreran Olentzero eta zuhaitza jarri dizkigute hainbat apaingarrirekin batera. Abestitxo bat ere ausartu gara kantatzera!