Begiratu zer ekarri zizkiguten Ainet eta Jon Zabaletak eskolara, politak ezta? Badakizue jakiekin kontu handia izan behar dela? Ezin dutela edozein fruta edota barazki jan? Azenarioak debekatuta!, izugarrizko kaltea eragiten die! Nork esango, ezta?
FRUTA EZBERDINAK ZURITU, MANDARINEI ZUKUA ATERA..... ETA DENOK FRUTA BIRRINDUAK JATERA!
Frutak mozten eta birrintzen hasi aurretik, gaur kantitatea lantzen ibili gara.
Non ote daude gehiago, non gutxiago? Haurren ikuspegitik, espazio gehiago okupatzen duen horretan izaten da gehiago....baina ez da beti horrela izaten ezta?
Gaur hori konprobatu ahal izaten dute gure lagunek!
Zer ote dute esku artean?, gogoratzen TENTE piezekin? "Lego"ren aurretikoa da eta eskolan oraindik ere bagenuen txoko batean gordea eta aurreko astean zientziara eraman genuen.
Umeen gozamenerako hainbat lanketa egiteko oso aproposa.