Kanal motak

Familiekin harremanak. Hezkuntzako Jarraibideak

  • Ikasleei arreta emateko, aldez aurretik informazioa eman behar zaie familiei edo legezko tutoreei, beren seme-alabak hartarazi dezaten ikasteko ordutegia eta irakasleekiko harremana mantentzeko beharraz. La atención al alumnado pasa por una información previa a las familias o tutores y tutoras legales para que insistan con sus hijos e hijas en la necesidad de mantener el horario de estudio y la relación con su profesorado.

  • Informazioa eta komunikazioa etengabe mantentzea, Osasun Sailak argitaratzen dituen gomendioak zabaltzen eta haien jarraipena egiten jarraitzeko. Mantener la información y comunicación de forma permanente para insistir en la difusión y seguimiento de las recomendaciones que vaya publicando el Departamento de Salud.

  • Familia guztiek ikastetxeekin harremana izan ahal izatea ziurtatzea, agindutako eskola-lanen jarraipena bermatzeko. Asegurar que todas las familias puedan mantener el contacto con los centros para garantizar el seguimiento de las tareas escolares encomendadas.

  • Banakako tutoretzak mantendu ahal izango dira bitarteko telefoniko edo digitalen bidez, ahal dela. Se podrán mantener tutorías individualizadas a través de medios telefónicos o digitales preferentemente.

  • Etxean bitarteko digitalik ez badute, ikastetxean bertan jaso beharko dute dagokien zeregina, ikastetxeak ezarritako jarraibideei jarraituz. En caso de no contar con medios digitales en casa, deberán recoger en el centro educativo la tarea correspondiente siguiendo las pautas establecidas por el centro.

Kanal mota desberdinak

Egia da Ikastetxe gehienek plataforma batekin daudela lanean, GSUITE, Microsoft, Moodle,... baina zer egin horrelakorik ez badugu? Zer egin ikasle guztiak ez badute posta-elektronikorik? Zer egin Plataforma horiek ez badaude maila guztietan garaturi? Zabaldu >

  • TELEFONOZ eta AURREZ-AURREKO HARRERA- Hasieran familiekin komunikatzeko oinarrizko kanalak izan daitezke, baina saiatu behar gara poliki-poliki beste modu telematikoak bilatzen lanean aritzeko. Baloratu ikastetxean dituzuen baliabideak eta ondo adierazi Web orrian prozedura, txandak,...


  • IKASGUNEA - Aztertu Ikasgunearen aukerak. Hortik familiei notifikazioak bidali ahal dizkiezue. Horretarako familiak erregistratu behar dira eta haien datuak eguneratzea eskatu. Tutorial batzuk topatuko dituzue hemen.


  • POSTA ELEKTRONIKOA- Gmail, Hotmail(Outlook),... Lanak bidaltzeko ohiko kanalak izaten ari dira.


  • TELEGRAM KANALA/TALDEA - Whassaparekin alderatuz Telegram hobesten dugu. Pribatasuna mantentzen du partehartzaileen telefonoak ez direlako ikusten. Bapateko mezularitza oso ondo doa familiak konektaturik mantentzeko. Tutoriala. Telegram web


  • WEB ORRIALDEA - Eskolako web orrialdean atal berezi bat jartzea gomendatzen da, eskolako Kanal Komunikatiboak eta Planifikazioa ondo azaltzeko, baita baliabideen eta edukien estekak ipintzeko. Kanal telematikoak eskasak direnean Web Orrialdea ezinbesteko gunea bihurtzen da ikasleek zer egin behar duten jakiteko. Adibidea


  • PLATAFORMAK - IKASTEKO INGURUNE BIRTUALAK - Eskolan ez badugu plataformarik eta horren beharra somatzen badugu Hezkuntza Sailak eskainiko digu hurrengo aukerak (GSUITE - MICROSOFT - MOODLE). Horretarako kontaktatu Berritzegune Nagusiko arduradunarekin. Xabier Mujika (xabiermujika@berritzegunenagusia.eus)

  • Itunpeko ikastetxeek badute bestelako plataformak (Alexia eta Educamos dira nagusienak)

Beste kanala: Ikasgunea