Ahozkotasuna - Entzumena

ETAPA OSOARI ZUZENDUTA

ENTZUMENA. IRAKURKETA ETA ULERMENA

HIZKUNTZA: EUSKERA

APARAGAILU DIGITALAK EZINBESTEKOA DA, BAINA ANALOGIKO ERAN ERE EGIN DAITEKE

Orri hau bi zati nagusitan banatuta dago: A eta D ereduak Hezkuntzan dauden bezala . Bietan ziklo bakoitzeko 3 entzunaldi aurki ditzakegu. Entzunaldi horietako bakoitza 4 ariketatan banatuko da: ipuina entzutea, ipuinaren irakurketa edo transkripzioa, irakurketaren eta entzumenaren ulermen-ariketen orria eta zuzenketa-orria (erantzunak)

Entzunaldian nahiz irakurketa ulerkor gisa landu daiteke. Azken ekintza honetan modu analogikoan egiteko aukera duzu,

Lehen Hezkuntza 1. zikloa

PATXI ERREMENTERIA

IPUINA

EGILEA: BERGARAKO UDALA

  • Beraien artean pertsonaiak banatuta interpretatu dezakete kondaira Horretarako, entzungaian erabiltzen dituen tonu aldaketak, onomatopeiak, ahots aldaketak kontuan hartzea komeni zaie kontakizun ona egiteko.

  • Sormena eta ahozkotasuna uztartzeko, ipuina guztiz aldatzeko proposamena egin dakieke ikasleei, horretarako honako pistak emanez:

  • Elkarrizketa lantzearena luzeegia baldin bada, badago beste aukera bat ahozkotasuna modu arinagoan lantzeko. Irakaslearen laguntzaz ikasleek azpiko hitz-joko hau ikasi eta binaka errepikatuko dute.

"URA GUSTATZEN EZ ZITZAION KROKODILOA"


IPUINA : HITZAK ETA BERTSOAK


Entzumenaren ulermena lantzeko, irudimena aktibatzeko eta bide batez ondo pasatzeko,

  • 5 minutuko iraupena du ipuin honek eta bertsoekin taterkatzen du kontakizuna.

  • Entzumena egin aurretik ikasleek arreta nahi dugun aspektuan jar dezaten prestatu ahal ditugu galderak eginez: nolakoa den krokodiloa, marrazkia egin, non bizi diren, antzekoa den animaliren bat ezagutzen duten,... Edo izenburuaren arabera ipuinaren azala irudikatu dezatela ( zirriborro bat), ...

  • Eta entzun ondoren: aurretik egindako ipuin azala bukatu edo berria egin, idazlea eta margolariaren izenak sartuz; edo hiru lau binetetan ipuina margoztu eta bakoitzean esaldi bat idatzi eta haiek asmatutako formatuan aurkeztu; edo anai-arrabei edo lagun bati ipuina kontatu,...

Lehen Hezkuntza 2. zikloa

ISLA DESERTUA

JOLASA



Ikasleek argudiatzeko gaitasuna landuko dute. Haien iritzia emateko hitza erabili behar dute eta gainera esaten duten hori arrazoitu beharko dute. Gainera, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Txandak eta besteen iritziak errespetatzen ikasten dute. Azken finean, iritzi desberdineko pertsonekin elkarbizitzen ikasten dute.

Gelakideekin erabakiak kontrastatzeak eta haiekin solasaldi interesgarri bat edukitzeak, motibatu egiten ditu ikasleak. Arrazoitzen ikasten dute eta iritzi kritikoa garatzen dute.

Lehen Hezkuntza 3. zikloa

ELKANOREN ABENTURA

JOLASA

Elkanoren abentura elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).

Elkarrizketa-jokoa da, euskarazkoa, eta, beste jokoen aldean, ezaugarri bereziak ditu. Testuan oinarritzen da, eta jokoa bera abentura hutsa da: irakurri ahala, erabiltzailea istorioaren protagonista bihurtzen da, eta, hala, istorioan eragiteko aukera du, istorioa aldatuko duten erabakiak hartu behar baititu. Horrela, jokoak amaiera ezberdinak ditu.


ASTRONAUTA NAIZ

JOLASA

Ikasleek argudiatzeko gaitasuna landuko dute. Haien iritzia emateko hitza erabili behar dute eta gainera esaten duten hori arrazoitu beharko dute. Gainera, iritzi desberdina daukaten pertsonekin eztabaidatzen ikasten dute. Txandak eta besteen iritziak errespetatzen ikasten dute. Azken finean, iritzi desberdineko pertsonekin elkarbizitzen ikasten dute.

Gelakideekin erabakiak kontrastatzeak eta haiekin solasaldi interesgarri bat edukitzeak, motibatu egiten ditu ikasleak. Arrazoitzen ikasten dute eta iritzi kritikoa garatzen dute.


AHOZKO ULERMENA ETA ENTZUMENA

HIZKUNTZA: EUSKERA

APARAGAILU DIGITALAK EZINBESTEKOA DA

Esteka honetan 13 entzunaldi agertzen dira etxean errelaizatzeko, ordenagailuak erakarrita. Entzunaldiak egin ondoren, ikasleak entzundakoen laburpen labur bat egitea proposatzen da.

Beste aukera batzuk izango lirateke: ipuinaren eszenaratze bat egitea, idazketa labur bat egitea, amaiera aldatzea,....