Filmak/Marrazki bizidunak

PIPER

Piper txoritxoa habia utzi eta hondartzan bere lagunekin txirlak ehizatzeko beldur da, egun batean olatu batek irentsi zuelako jaki bila joatean. Karramarro ermitau txiki baten laguntzari esker, azkenean bere beldurrei aurre egiteko gai izango da, eta ura maitatzen amaituko du.


  • KEMENA
  • BELDURRAK GAINDITZEA
  • NOR BERE KABUZ MOLDATZEN IKASTEA

PARTZIALKI LAINOTUA

Zeruan hodeiak arduratzen dira haurtxoak eta kumeak sortzeaz, zikoinek beren helmugara eraman ditzaten, bakoitza bere etxera. Arazoa da batzuek krokodiloak, kirikiñoak, marrazoak... sortzeko zeregina dutela...


  • ERANTZUKIZUNA
  • TOLERANTZIA
  • ADISKIDETASUNA
  • LEIALTASUNA

ZUBIA

Lau animalik zubi bat zeharkatu behar dute, baina arazo batekin topo egiten dute: hain da estua, ezin dutela aldi berean lasai igaro. Nola konponduko dute?


  • GATAZKEN KONPONKETA
  • LANKIDETZA
  • BURUGOGORKERIA, BEREKOIKERIA

EGUNA ETA GAUA

Eguna eta Gaua elkartzen direnean, biak deseroso sentitzen dira eta ez dira elkarri fidatzen. Hala ere, bakoitza bestearen nolakotasunak deskubritzen doan heinean, bestearen alde positiboa ikusten ikasten dute, eta elkarren osagarri izan daitezkeela konturatzen dira.


  • BIZIKIDETZA
  • AURREIRITZIAK
  • EZEZAGUNAREN BELDURRA, MESFIDANTZA

BOUNDIN

Ardi dotore bat oso ezaguna da gainerako animalien artean, bere dantza eta jauziengatik. Ardia harro sentitzen da bere buruaz, polita ikusten da bere artilezko soinekoarekin. Baina egun batean, ilea mozten diote, eta dena erabat aldatzen da. Horrek lur jota uzten du, eta ez du dantzatzeko eta salto egiteko gogorik, besteek barre egiten diotelako. Bat-batean, ezezagun batek ikusarazten dio benetako boterea bakoitzaren barruan dagoela, ez kanpoan, eta orduan berriro bera izatera bueltatzen da.


  • NORBERARENGAN SINISTEA, AUTOESTIMUA
  • FRUSTRAZIOAK GAINDITZEA
  • LAGUNTZA

OPARIA

Ume batek opari bat jasotzen du: txakurkume bat. Txakurrak hanka bat moztuta dauka, eta, beraz, herrenka ibiltzen da. Haurrak, hasieran, baztertu egiten du, baina txakurra hura erakartzen saiatzen da, eta, azkenean, jolasteko kide izatea lortzen du, azken finean, ez dira hain desberdinak...


  • ARAZOEI AURRE EGITEA
  • LAGUNTASUNA
  • NORBERA ETA GAINERAKOAK ONARTZEA

SOKAK

Haur bat, gurpil-aulki batean bere ezintasunagatik, ikastetxe batera iristen da, eta bertan, bereizezina bihurtuko den neskato bat ezagutuko du. Benetako adiskidetasuna hasiko dute, neskatoak bizitzako unerik onenak biziaraziko baitizkio, baina, aldi berean, berarentzat ere bere bizitza markatuko duen unea izango delako.


  • OZTOPORIK GABEKO LAGUNTASUNA
  • ESKUZABALTASUNA
  • BALDINTZARIK GABEKO MAITASUNA
  • TOLESGABETASUNA, ONTASUNA

PRESTO

Presto magoa arazo ugaritan ikusten da, Alec, bere kapela luzeko untxia, ikuskizuna hasi aurretik azenario bat jaten saiatzen denean, etsi-etsian. Bai Presto eta bai Alec beren beharrak asetzeaz bakarrik arduratzen dira. Alde batetik, Prestok publikoa txunditu besterik ez du nahi, eta, bestetik, Alec, jasotako tratuarekin ados ez dagoenez, bihurrikeria batzuk egiten ditu magoa makurrarazteko eta bere azenario irrikatua lortzeko.


  • GATAZKEN KONPONKETA
  • TALDE-LANA
  • ENPATIA

LIBURU HEGALARI FANTASTIKOAK

Mutil batek liburu bateko fikziozko errealitatera bidaiatzen du. Modu horretan, txikienen artean irakurzaletasuna sustatu nahi da. Liburuek eraldatu egiten gaituzte, irudimenarekin hegan eginarazten digute, gure nolakotasunak garatzen laguntzen digute eta mundua berriz deskubritzen irakasten digute.


  • IRAKURZALETASUNA
  • IRUDIMENA

OKTAPODI

Maitemindutako bi olagarro bananduak dira beraien arrainontzitik, emea itsaski-jatetxe batek erosten duelako. Honek, arra, bere bikotekidea erreskatatzeko bidaia bat egitera eramango du.


  • MAITASUNA
  • KONSTANTZIA

MUNSTRO KUTXA

Protagonistak neskato bat eta agure bat dira, komunean askorik ez dutela dirudien arren, magia bezain azkar konektatzen dutenak. Neskatoak lagun bitxi batzuk ditu eta haientzat bizitzeko etxe batzuen bila dabil. Orduan, agureak pazientziaz jokatzen du eta laguntzen die musu-truk.


  • ADISKIDETASUNA
  • DESBERDINTASUNAK ERRESPETATZEA ETA ONARTZEA
  • PAZIENTZIA
  • ENPATIA

TXORITXOAK

Dena txori txiki talde batekin hasten da, telefono kable batean pausatuta daudelarik. Txori handiago batek taldearekin bat egin nahi du eta haiengana iristen denean, denak hasten dira kexatzen eta burla egiten. Hortik alde egitea baino ez dute nahi eta botatzen saiatzen dira. Baina dena aldatzen da lortzear daudenean...


  • TOLERANTZIA
  • ERRESPETUA
  • GAINERAKOAK ONARTZEA
  • BIZIKIDETZA

BANAN-BANAN

Film labur honek adiskidetasunaz hitz egiten digu, auzo zail bateko haur talde baten arteko konplizitateaz, elkarrekin gauzak egitea gustatzen zaielako, denon artean lankidetzan aritzen direlako, haien artean gauzak partekatzen dituztelako…


  • ADISKIDETASUNA
  • LANKIDETZA ETA TALDE-LANA

KAPULU GOZOA

Tximeleta bihurtuko den beldar baten istorioa da hau. Baina ez du batere erraza izango, kapuluan sartzea uste baino zailagoa izango baitzaio. Zorionez, inguru hartatik pasatzen diren bi intsektu txikiren elkarlana laguntza handikoa izango da hori lortu ahal izateko.


  • ELKARLANA
  • LAGUNTZEA ESKUZABALTASUNEZ

TAMARA

Tamarak amets bat du: dantzari izatea. Gorra da, baina musika entzun ezin badu ere, sentitu egiten du, eta hori ez da oztopo bere ametsa lortzeko.


  • ZAILTASUNAK GAINDITZEA
  • ESFORTSUA
  • AUKERA BERDINTASUNA

BUZTINGILEA

Haur bat tornu batean pitxer bat egiten saiatzen da baina ez zaio ateratzen. Azkenean, behin eta berriz saiatu ondoren, lortu egiten du, eta benetako sekretua deskubritzen du.


  • ESFORTSUA
  • KONSTANTZIA
  • NORBERARENGAN SINISTEA
  • MOTIBAZIOA

EURI KANTA

Haur bat eta azeri bat hirian daude, euriak asfaltoa urez bete duen egun horietako batean. Azeria euri tantak biltzen ari da plastikozko poltsa batean, haurrak ezustean harrapatzen duenean eta, modu eskuzabalean, hari laguntzeko eskaintzen du bere burua.


  • ADISKIDETASUNA
  • LANKIDETZA
  • ESKUZABALTASUNA

SAGUA SALGAI

Belarri handiak dituen sagu baten istorioa kontatzen da. Horregatik kostatzen zaio norbaitek hari erreparatzea saltzen ari den dendan, etxera joan ahal izateko. Baina, egun batean, ezaugarri antzekoak dituen ume bat agertzen da eta berehala konektatuko da harekin.


  • DESBERDINTASUNEN ONARPENA
  • POSITIBOAK IZATEA

MIGRAZIOA

Abandonatutako herri arrantzale batean marinel zahar eta bakarti bat bizi da, bere itsasontzian bidaiatzearekin amesten duena. Bat-batean ustekabeko batek bere eguneroko errutina asaldatzen du: hegazti zauritu bat. Marinelak bere onera itzultzen eta bere bidaiari ekiten lagunduko dio, baina hau bere bila itzuliko da.


  • ADISKIDETASUNA
  • AMETSAK JARRAITZEA
  • ZAINTZA

ORKESTRA GIZONA

Txanpon bat duen baserritar txiki bat plazako iturrira joaten da desio bat eskatzera. Han txanpona lortzeko lehiatuko diren bi kaleko musikarirekin egiten du topo. Lehia horrek eragiten du neskatoari txanpona erortzea estolda batean. Hain da haserre, neskak haien biolinetako bat maileguan hartuko duela, eta, horrela, txanpon pila bat lortuko duela. Eta, jakina, ez die bat ere emango!


  • LEHIA
  • LANKIDETZA ETA TALDE-LANAREN GARRANTZIA

KOLOREZTATU MUNDUA

Gure egunerokotasunean ditugun keinu txikiek erreakzio handiak sor ditzakete, eta kolorez eta zoriontasunez bete gure egunak.


  • ESKUZABALTASUNA
  • ENPATIA

ETXE GOZOA

Bi etxe egoteko eta bizitzeko leku berri hobeago baten bila dabiltza. Haien artean gauza ederrak sortuko dira.


  • ADISKIDETASUNAREN BALIOA
  • ERRESPETUA
  • ELKARTASUNA

BISTATIK KANPO

Neska itsu bati, bere itsu-txakurra Gogo paseatzen ari zela, eraso egiten diote. Poltsoa lapurtzean, Gogo korrika ateratzen da gaizkilearen atzetik, jabea bakarrik utziz. Horrek mundua zentzumenen bidez ezagutzea eragingo dio, betiere jarrera positibo batekin.


  • ZAILTASUNAK GAINDITZEA
  • POSITIBOTASUNA
  • JARRAIKITASUNA

SOAR

Neska bat, behin eta berriz, saiatzen da bere hegazkinak hegan egiten, baina egun batean haur txiki bat topatuko du, eta bere misioari berandu baino lehen heltzen lagunduko dio.


  • BESTEAK LAGUNTZEA ESKUZABALTASUNEZ
  • GOGOBETETZE PERTSONALA

POZ ISTORIO BAT

Joy txakur txikia arrantzan ateratzen da bere jabearekin, koartza gogaikarri bat beita kentzen saiatzen denean. Joy itsasontzia ez kulunkatzen saiatzen da hegaztitik defendatzen duen bitartean. Handik gutxira, ordea, ohartzen da koartzak bere kume gosetiak elikatu baino ez duela nahi. Orduan Joy-k zizare mordoxka bat oparitzen dio, eta koartzak arrain pilo batekin trukatzen du adeitasun keinu hori.


  • ENPATIA
  • ADEITASUNA
  • ELKAR ULERTZEA

HAIR LOVE

Aita afroamerikar batek lehen aldiz lagundu behar dio bere alabari orrazten. Zeregina begi hutsez dirudien baino zailagoa izango da, ilea nahiko menderaezina baitu. Baina aholku batzuei jarraituz, lortu ahal izango du.


  • MAITASUNA
  • FAMILIA
  • AURREIRITZIAK, ESTEREOTIPOAK
  • ZAILTASUNAK GAINDITZEA

ARANTZURDEA

Arantzurde bat, bere lehen eskola-egunean, lagun berriak egiten saiatzen da, baina bere arantza zorrotzek lan hau zailtzen diote. Gainerako animaliak pixkanaka urrundu egiten dira harengandik, eta, orduan, nahiko triste eta bakarrik geratzen da. Azkenik, urtxintxa batek irtenbide bat aurkitzen du guztiak elkarrekin jolastu eta gozatu ahal izateko.


  • ZAILTASUNAK GAINDITZEA
  • ELKARTASUNA
  • ERRESPETUA, TOLERANTZIA ETA ONARPENA

IRAKASPEN LAINOTSU BAT

Aitona baten eta haren bilobaren arteko istorioa da; jolasaren bidez esperientziak partekatzen dituzte xaboi pompekin.


  • LANKIDETZA
  • SORMENA
  • MALGUTASUNA
  • IRUDIMENA

MARRAZKI BIZIDUNAK

Hego Poloan bizi diren pinguino familia baten bizitza, eta zehazkiago, Pingu seme zaharrenari buruz dihardute istorioek, eta haren laguna den Robbie fokari buruz.

Bernard hartz polar bat da, apur bat baldarra eta berekoia, munduan barrena bidaiatzen duena. Zerbait gaizki ateratzen bazaio, okerrago aterako zaio. Argazki bat egitea, golfean jokatzea edo aterki bat irekitzea bezalako gauza sinpleak izan daitezke berarentzat korapilorik handienak.

Gorri eta Horia, bi zizare kuxkuxeroak dira, burdin sare batetik euren lurrazpiko mundura erortzen diren objektu bitxiak ikertzen dituztenak.

Telesail honetan protagonistak ñimiñoak dira (marigorringoak, euliak, inurriak, armiarmak...). Naturaren erdira garraiatzen gaitu belarra oinarri duten biztanleen istorio txikiak kontatzeko. Paisaia naturalen irudiak oso errealak dira, hiru dimentsiotan sortutako pertsonaiak oso dibertigarriak eta inguruneko soinuak oso zainduak.

Shaun ardia azkarra, sortzailea eta izaeraduna da. Sortzen diren gatazkak baserriko animalia guztien artean konpondu behar dituzte, baserritarra etorri aurretik. Blitzer artzain txakurra, batzuetan ardien alde egoten da, eta beste batzuetan, ordea, baserritarrarekin, bere oniritzia lortzeko.

Timmy 3 urteko arkumea da. Egunero eskolara doa eta sarritan, arazoak suertatzen zaizkio... baina akatsetatik ikasten du eta lagunekin batera konpontzen ditu. Hainbat irakasleren laguntza ere badute (Harriet, koartza bat, eta Ousborne, hontza bat).

Protagonista, Travis, auto arrunt baten atzeko kristalean bizi den pelutxe urdin bat da, eta Constantine izeneko txakur lasai eta txiki bat du bidelagun. Elkarrekin milaka abentura eta esperientzia biziko dituzte bidaiatzen duten bitartean, beste ibilgailu batzuetako bizilagunekin batera: Kawaii, Mc Speacker, Vandross anaiak eta Panda-8.

Protagonista pantera oso mehe eta liraina da eta antagonista bibotedun gizon zuri txiki bat da. Panterak, kapituluetan zehar, hainbat gertaera jasaten ditu: objektuek eragindako zapalketak, altueretatik erortzea, etab. Kapitulu guztiak eszenatokiz aldatuz doaz, protagonistek egiten dituzten jardueren arabera, denbora eta espazio jauziekin.

Animalia ero batzuk Afrikako sabanan bizi dira: elefante bat, suge bat, ostruka bat, jirafa pare bat eta beste batzuk modu umoretsuan gurutzatzen dira.

Mole sator txiki bitxi eta xarmangarri bat da, abentura ugari bizi dituena, horietako asko gailu teknologikoekin. Bihotz handia du, adiskidetasunaren eta moralaren defendatzailea baita. Ausarta eta sortzailea ere bada, eta beti du bere akatsak zuzentzen saiatzeko adeitasuna.

Kontserba-lata batzuk Canimals bihurtzen dira inork begiratzen ez dituela dakitenean. Animalia itxurako izaki fantastiko hauek munduan bizi eta ibiltzen dira, zabal-zabal. Bitxiak, bihurriak eta jostalariak dira eta ohiko zereginak, txoko arruntak eta jarduera errazak abentura dibertigarri bihurtzen dituzte.