Matematika


2TANGRAMSETSTOCOLOR.pdf

Tangrama jatorri txinatarreko buru-hausgarri bat da. Oso joko zaharra da eta zazpi pieza geometrikoekin irudi ezberdinen siluetak osatzean datza, baina piezak gainjarri gabe. Pieza horiek, "Tans" deitutakoak, honako hauek dira:

  • 5 triangelu (2 handi, 1 ertain eta 2 txiki)

  • 1 karratu

  • 1 paralelogramo

Normalean, pieza guztiak karratu bat osatzen gordetzen dira.

Ehunka eta ehunka figura osa daitezke, horietako asko figuratiboak, baina beste asko guk geuk asmatuak.

Ikusten dugunez, tangrama forma geometriko lauak modu manipulatiboan eta entretenigarrian ikasteko tresna ona da, ideien abstrakziora iristea ahalbidetuz. Beraz, haurrek beren adimena eta sormena, eta, aldi berean, beren trebetasun motorrak, erabili beharko dituzte figura desberdinak sortzeko.

Tangram-irudiak-2
Tangram-irudiak-1
Tangram-irudiak-4
Tangram-irudiak-5
Tangram-irudiak-3
Tangram-irudiak-6