Zientzia

ESPERIMENTATU!

Zientzia modu dibertigarrian sortu.

MAGIA OTE DA?

Koloreztatu

di-da batean

Zer behar dugu?

  • Sukaldeko papera

  • Errotuladoreak

  • Errotuladore iraunkorra

  • Plater bat edo erretilu bat

  • Ur-pitxer bat


Nola egingo dugu?

  • Sukaldeko paper orri bat erdibitu.

  • Goiko partean nahi duzuna irudikatu, errotuladore iraunkorrarekin (kontuz! papera zeharkatu dezake).

  • Beheko partean, kalkatutako irudia kolorez bete, errotuladore normalekin.

  • Bota ura platerean/erretiluan.

  • Sortutako irudia (berriro tolestuta) uraren gainean jarri.

Zer behar dugu?

  • Loreak paperean (txantiloiak erabili daitezke)

  • Urarekiko errotuladore iraunkorrak

  • Olio-oinarria duen errotuladore beltza

  • Artaziak

  • Plater bat edo erretilu bat

  • Ura

  • Sukaldeko papera

Nola egingo dugu?

  • Paperezko loreak eratu. Horretarako, txantiloiez balia zaitezke: inprimatu, moztu eta tolestu petaloak.

  • Loreak koloreztatu errotuladore iraunkorrekin.

  • Olio-oinarria duen errotuladore beltzarekin xehetasunak marraztu.

  • Bota ura platerean/erretiluan.

  • Sortutako lorea (tolestuta) uraren gainean jarri.

Youtube-eko kanal honetan NatGeoLab deitutako saioak topatuko ditugu, esperimentu desberdinak aurkeztuz.

Erderaz.

SciShow Kids izeneko programa honetan ere esperimentatzeko aukera desberdinak aurkituko ditugu. Zergatik gertatzen den ere azalduko digute.

Ingelesez.

Aita honek esperimentuak egiten ditu bere bi semeekin batera. Bere webgunean informazio gehiago aurkituko dugu.

Ingelesez.

Gure haurren jakin-mina pizteko esperimentu errazak egiteko eman beharreko pausuak azaltzen dizkigu ama artista honek. Bere orrialdean xehetasun gehiago topatuko ditugu.

Ingelesez.