LEHEN HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzan, gainera, tutore bakoitzaren ardura izango da ikasleei lanerako proposamen zehatzak helaraztea, zereginak, materialak eta egiteko epeak adierazita. Era berean, egindako lana jasotzeko, zuzentzeko eta ikasle bakoitzari itzultzeko kanal egokiak antolatu beharko ditu. Material hori arlo instrumentalagoei, batez ere, lotuta egongo da (irakurketa eta idazketa eta matematika).

En la Etapa Primaria además, cada tutor o tutora será responsable de hacer llegar al alumnado propuestas concretas de trabajo indicando las tareas, materiales y plazos de realización. Así mismo deberá arbitrar los canales oportunos para la recogida, corrección y devolución a cada alumno y alumna de la tarea realizada. El material mencionado estará vinculado prioritariamente a las áreas de carácter más instrumental (lectura y escritura y matemáticas).

Lehen Hezkuntzako atal honetan hainbat material eta baliabide aurkituko dituzue. Zuek, irakasleek, erabilgarria edo komenigarria ikusten duzuena behar duzuen moduan eta momentuan erabiltzeko.

Honen azpian ikusi dezakezuenez arloka planteatuta dago egitura, eta arlo bakoitzaren barruan zikloka, nahiz eta batzuetan baliabide bera ziklo ezberdinetarako balio izan.

Familientzako atalean jarri ditugun gomendioak ere zuen esku eta zuen irizpideen arabera familiei helarazteko dira.

Beste motatako beharrak izanez gero, SITE honetan dituzue gurekin harremanetan jartzeko helbideak (kontaktuak). Zuen gomendioak, beharrak edo kezkak helarazteko bidea ere duzue hori.

Zuzenean ikusteko aukera , edo orain arte egindako saioak aukeratu eta ikusteko , mailaka (6-8 urte , 8-10 urte) edo arloka.