Ikerketa eta ebaluazioa

  1. IKERKETA

Proiektu oron, lehenengo urratsa oinarri izango ditugun terminoak, kontzeptuak, gaiak... ikertzea da. Hala, JRS Change materialen bitartez, alderdi hauek ikertu ditugu:


  • Zer dira migrazioak? Zer motatakoak daude? Zer arrazoi dago tarteko?

  • Giza Eskubideen Aldarrikapena zer da? Noizkoa da? Zer dago bertan jasota gizaki guztiontzat gizaki izate soilagatik?

  • Errefuxiatu zelaiak, Errefuxiatuak Barneratzeko Zentroak (EBZ)... zer dira?

  • Migratzaile batek bere etxea utzi eta gurera iritsi bitarte, zer behar eduki dezake ibilbide osoan zehar?

  • Adimen emozionala. Zein emozio nagusi daiteke horrelako prozesu batean migratzaileengan? Eta guregan? Nola iritsi elkar-ulertzera, errespetatzera, enpatizatzera azken batean?

Ikerketaren ondotik, ikasgaiz ikasgai gaiari heldu zaio eta produktu jakin bat sortu amaierako erakusketa osatze aldera.


2. EBALUAZIOA

Ikerketa prozesuak hainbat ariketa eta produktu zuzenetara eraman du, orrialde honetako beste atal batzuetan azaldu bezala. Horiek guztiak kasuan kasuko ikasgaiaren curriculumaren barruan garatu dira eta ebaluatuak izan dira. Xede horretarako, eta metakognizioaren eta ebaluazio formatiboaren bidean urratsak emate aldera, errubrikak erabili ditugu.

Errubriken bitartez, ikasleak gai dira lana hasi baino lehen argi jakiteko zer den eskatzen zaiena eta lana egin eta gero irakaslearekin batera ikus dezakete zertan dabiltzan dagoeneko ondo eta zer duten oraindik hobetzeko.