Gizarte

  1. MyMaps

Proiektuaren barruan eta gizarte-euskara arloetan, mymaps bat egitea erabaki genuen.

Amets Arzallusen Miñan liburua irakurtzen ari ginela, Ibrahima, protagonista, igarotzen ari zen lekuak kokatzen joan ginen. Ez bakarrik lekuak, baizik eta zein gertaera bizi eta sufritzen ari zen idazten genituen.


Lan sakona eta interesgarria izan zen. Denbora asko eraman zigun, irakurri, bizitzen ari zena ulertu eta behar den moduan azaltzea kosta egin zitzaigulako. Ibrahimak ikasleen adin bera zuenean bizitako esperientziak irrealak iruditzen zitzaizkien eta zaila egiten zitzaien ulertzea.


Guzti hau dela eta, helburua oso ondo bete dugula iruditzen zaigu. Jarduera honen helburua oso arrakastatsua izan da; izan ere, nahiz eta orain arte gai horiek modu orokorrean entzuten izan dituzten albisteetan, irakurketa eta lan horretatik abiatuta, etorkizun hobea bilatu edo tirania eta errepresio politiko zein pertsonaletik ihes egin nahi dutenen zailtasun, sufrimendu, irainetan… sakondu dute.


Adibidea hemen.


2. Helena Malenoren egutegia


Azarotik aurrera Helena Malenoren facebookean sartu gara, beraien sortaldetik etorkizun on baten bila zenbat migratzaile ateratzen diren ezagutzeko.

Helena Maleno giza eskubideen defentzailea da eta Caminando Fronteras kolektiboaren sortzailea. Migrazioan eta gizakien salerosketan aditua da, emakumen eta haurren eskubideetan oinarrituta. Bere defentsa-lanari esker, 100.000 migratzaile baino gehiagoren bizitza salbatu ahal izan da gure mugetan, Caminando Fronterasek erregistratzen duen bezala.


Adibidea hemen.