Mate

  1. Grafikoen eraikuntza

Maten, migrazioaren gaia, DBH2n ematen den estatistika gaiarekin lotu dugu. Ikasleek galdetegi bat erantzun behar izan dute, eta bertan jasotako erantzunekin grafiko batzuk eraikitzea pentsatu dugu. Galdera eta grafiko hauen emaitzekin ikasleek migrazioa bere familietan bertan daukatela konturatzea izan da gure helburu nagusia. Hau da, ohikotzat hartzen diren eta beste herrialdeetatik etortzen diren pertsona horietaz gain, beste migrazio mota batzuk badaudela argi geratzea. Bere gurasoetako batek ezkondu ostean beste herri batera joan izana ere migrazio mota bat dela, adibidez.