Gorputz Heziketa

Kilometroen pilaketa eta elikadura osasungarria

Gorputz Hezkuntzan, ”EL CAMINO DE PIEFCITOS” PROIEKTUA oinarri hartuz, egokitzapen bat egin dugu, baina Miñan liburuan azaltzen den ibilbidea erreferentziatzat hartuz. Ibrahima Balde-ren adibidea hartuta, etorkin batek Euskal Herrira heltzeko egin ditzakeen kilometroen lanketa egin dugu, eta proiektuak iraun duen bitartean, klaseko ikasle guztien artean kilometro horiek “pilatu” egin ditugu, horrelako bide batek kuantitatiboki suposa dezakenaren lanketa egin eta kontzientzia hartzeko.


Horretarako, km horiek kontabilizatzeko, modu ezberdinak erabili ditugu, jarduera fisikoari eta osasunari lotuta. 2 zutabetan oinarritu gara: jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria. Adibidez, eguneroko ikasle guztien urratsak (gaur egun smartphone gehienek automatikoki jasotzen dituztenak) zenbatu eta km bihurtu ditugu, eta horrez gain txango edo kirol ekitaldi kolektiboek urrats eta kilometro gehigarriak ematen zizkieten. Gainera, hamaiketako osasungarrien bitartez, km-ak “trukatzea” lortzen zuten.


Asmoa izan da jarduera fisikoaren eta elikadura osasungarriaren sustapenaren bidez, kolektiboki, Ibrahima Baldek bere bidean egindako km-ak ikasle guztien artean pilatzea.


Adibidea hemen.