Kanpoko bisitak eta ekintzak

  1. Zapata bilketa ZAPOREAK elkartekoekin

Proiektuaren helburuetako bat elkarlana sustatzea izaki, ikasleei Zaporeak elkartearekin bat egin, eta zapatak biltzea proposatu zitzaien. Ikasleek baiezkoa eman ziguten ardura hori hartzeari dagokionez, eta hona hemen emaitza:


2. Pertsonen liburutegia

Liburuek istorioak kontatzen dizkiguten moduan, pertsonek ere badute beren bizitzako ibilbidea kontatzeko aukera. Hala, migratzaile taldetxo bati gonbitea luzatu genion, ikastolara etorri eta, liburutegian liburuak bailiran, ikasleei beren esperientziaren berri emateko.

Viana, Lantziego eta Donostiatik etorritako 6 pertsona izan genituen gurean oso historio anitzak azalduz: baldintza kaskarretan etorri direnak, paper guztiak arauaren barruan edukita iritsitakoak, eta abar.

Migratzaileak txoko desberdinetan sakabanatu genituen, eta ikasleak batetik bestera igaro ziren haiekin solasaldi txiki bat izateko; pertsonaz pertsona, istorioz istorio, aritu ziren liburutegi berezi honetan.


3. Amets Arzallus bertsolariaren bisita, MIÑANi buruz hitz egiteko

Amets Arzallus bertsolari hendaiarra ikastolan izan dugu Ibrahima Balderekin batera idatzi duen Miñan liburuari buruz hitz egiten.

Migrazioei buruzko proiektu honen baitan, euskara ikasgaian Miñan liburua irakurri dute ikasleek eta, horren harira, Amets Arzallus gonbidatu genuen.


Ibrahima Balde guinearrarekin batera honen bizitzari buruz idatzi duten liburuaz ez ezik, Arzallusek Irunen errefuxiatuei harrera egiteko sortu den taldean laguntzen du eta taldeak egiten duenaren berri ere eman zien ikasleei.


Adi baino adiago izan genituen ikasleak saio honetan.