Etika

  1. EBALUAZIOA: JRS CHANGE erakundearen materialen lanketa

Proiektuaren lehenengo atala migrazioak zer diren, nola ematen diren, zer ezaugarri dituzten... lantzea izan da. Izan ere, zeri buruz hitz egiten ari garen jakin gabe, zaila da ikasleengan enpatia eta elkarlana piztea.

Horretarako, Alboan fundazioaren bitartez JRS CHANGE erakundearen materialak baliatu ditugu. Sei fasetan antolatuta dauden material hauek etika eta ingeleseko ikasgaien artean garatu ditugu; etikan euskaraz eta ingelesean ingelesez.

Materialek bideoak, testuak, ekintza proposamenak... biltzen dituzte eta migrazioak hainbat ikuspegitatik lantzen dira.

Lehen mugarri honetan, ikasleek aurkezpen bat eta idazlan bat sortu behar izan dute ikusitakoarekin.

3. EBALUAZIOA: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lanketa sakona.

Gaian sartzeko, Giza Eskubideen inguruko bideo bat ikusi genuen eta hainbat galdera proposatu nizkien ikasleei. Interneten informazioa bilatu ondoren denon artean komentatu genituen:

- Zer da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala?

- Zeintzuk dira gizakion eskubideak?

- Noiz idatzi zen?

- Zergatik momento horretan?

- GEAU-ren AURREKARIAK: XX. mende erdialdeko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aurrekari historikoen inguruko talde-lana egin zuten ikasleek. Talde bakoitzak hurrengo pertsonaia edo gertakari historikoen inguruko aurkezpena prestatu zuen taldeka eta gelaren aurrean aurkeztu zuen.

Ciro Handia, Erromako “berezko eskubideak”, Frantziako Iraultza, AEB-etako independentzia, Nelson Mandela, Mahatma Ghandi, Martin Luther King, Eleanor Roosvelt, Emakumeen eskubideen borroka.

1.- Zer dira giza eskubideak?

2.- Zergatik dira garrantzitsuak?

3.- Azaldu egokitu zaizuen pertsonaia edo gertakari historikoa.

4.- Zer harreman dauka egokitu zaizuen pertsonaiak edo gertakari historikoak giza eskubideekin?

5.- Ondorioak.

Adibidea hemen.